Aldundiak oniritzia ematen badio batzordeak osatutako memoriari, Galdakaoko Udalak onartu beharko du, osoko bilkuran. Batzar Nagusiek izango dute azken hitza.
Gizartea
Gura beste alditan eroateko edalontzia
Dendak Bai Durangoko merkatari eta ostalarien elkarteak eta Irri Sarri enpresak eramateko edalontzi berrerabilgarriak banatu dituzte Durangoko hogei taberna eta kafetegitan. Helburua da behin erabiltzeko edalontziak baztertzea.
Erromes eta ostatu gutxi bidean
Done Jakueren urteak dira aurtengoa eta hurrengoa. Ohiko 'jubileu' urte batean, milioika erromesek ibiliko lukete Donejakue bideren bat, baina, pandemia dela eta, askoz gutxiago dabiltza aurten. Bizkaitik igarotzen den kostaldeko bidean, aterpetxe publikoak ere itxita daude; pribatuak dira aukera bakarra.
Bizirik irauteko, komunitatea
Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea 2017an sortu zen. Ordutik hainbat arazo azaleratu direla esan dute, eta irtenbiderako aukera bakarra "komunitatea" dela uste dute.
Porlanari aurre egiten
AHTaren aurkako kanpaldi nazionala egingo dute Atxondon, uztailaren 30etik abuztuaren 1era. Hitzaldi, tailer, ikuskizun, kontzertu eta dokumental ugari eskainiko dituzte hiru egunetan. Antolatzaileek uste dute borroka sendotzeko "indar erakustaldi bat"; izango dela.
Bostehungarren ‘Hitza’ dute
Olatz Esteban Ezkati (BERRIA) Azaroan 11 urte beteko dira Nafarroako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Ipar Euskal Herriko lehen Hitza argitaratu zenetik, baina gaurkoa ere egutegian markatzeko eguna dute: 500. zenbakia atera dute inprentatik. Ostiralero argitaratzen dituzten astekariak dira, eta BERRIA taldearen ekimenez sortu ziren. Araban, Hitza-rik ez dagoen arren, Alea astekaria sortu zuten duela sei urte...
Zaldibarko Parkeko Hotela ez botatzeko eskatu dute
Jakin dute udalak 1882ko eraikina eraisteko asmoa duela, eta Parkeko Hotela Ez Bota herri mugimendua sortu dute. Eraikina ondare izenda dezatela eskatzea aztertzen ari dira.
Mende laurden baten isla
Argitan Barakaldoko emakumeentzako aholku etxeak 25 urte bete ditu. Ibilbide horretan egindako lana islatzen duten 25 kartelekin, erakusketa jarriko dute gaur herrian, Anaien parkean.
Auzotarrak auzoa kudeatzen
Herri lursail batzuk kudeatzeko sortu ziren Iurretako kofradiak, duela 160 urte inguru. Baso ustiaketatik lortutako dirua auzoak hobetzeko erabiltzen dute ordutik.
Nolako ugazaba, halako txakurra
Gabonen ondorengo hilabeteekin batera, udako oporraldian abandonatzen dituzte txakurrak nagusiki. Udalek adopzioa sustatzeko kanpainak egiten dituzte, txakurtegiek gainezka egin ez dezaten. Hala ere, edonork ezin du edozein txakur adoptatu: txakurraren izaera eta hartuko dutenena kontuan hartu behar dira.