Gizartea

Baserria, egarriak jota

Baserria, egarriak jota

Euri faltaren eta beroaren ondorioz, uzta eskasa izan dute baserritarrek, eta larri dabiltza neguko ortua atontzeko. Abeltzainak aspaldi hasi ziren belar sikua ematen ganaduari. Ura garesti ordaindu dute.

Andre izenak gutxi, andreak gutxiago

Andre izenak gutxi, andreak gutxiago

Bizkaiko Foru Aldundiak herrialdean andre izenak dituzten toki publikoak bildu ditu web orri batean. Lekuen %4,6 dira, mapa interaktiboaren arabera. Baina, egiaz, askoz gutxiago dira izen-abizendun emakumeei eskaini dizkieten plaza eta kaleak.

Ahalduntzeko babeslekua

Ahalduntzeko babeslekua

Lamiaena emakumeen etxea irekiko dute asteartean Arrigorriagan, kultur etxe zaharra izandakoan. Andreentzako babesgune bat izan nahi du espazioa, eta saretzea izango du xede.

Hargune berriak falta

Hargune berriak falta

Inguruan dituzten baliabideetatik edaten dute Lea eta Artibai arroetan. Udan, ur falta izaten dute, eta kontsumoa murriztu behar izaten dute. Harguneak bilatzeko inbertsio gehiago eskatu diote ur partzuergoari.

Sabairik gabe daude oraindik

Sabairik gabe daude oraindik

Abuztuaren 27ko gauean, Bilboko Aste Nagusian, sute bat piztu zen alde zaharrean, eta kalteak egin zituen bi eraikinetan. Bizilagun batzuk ezin izan dira itzuli oraindik etxera. Kaltetuek uste dute jaietako su festek piztu zutela sutea, eta udalari eskatu diote beste nonbait egin ditzala suok.

Etxeko ura aski ote den

Etxeko ura aski ote den

Gutxieneko emaria bermatu gabe dagoelakoan, Busturialdera ura itsasontziz eroaten ari da Bizkaiko partzuergoa abuztutik. EH Bilduko alkateek uste dute premiei erantzuteko behar beste ur dutela eskualdean bertan.