Artean inguruan autobide gutxi zeuden AP-8a egiten hasi zirenean. Besteak beste, 2.683 desjabetze egin zituzten errepidea eraikitzeko. Hasieratik izan da ordainpekoa.
Gizartea
Transmisioa ez dadin eten
Landa garapenerako Urkiola elkarteak Haztegia programa abiatu du ortugintza ekologikotik bizi gura duten herritarrentzat. Durangaldean nekazari berriak lortzea da asmoa, besteak beste.
Nola lotu hiria, aldiria eta landa
Hiri barruko eta hiriaren eta landaren arteko berdintasun eza jorratuko dute, online, Bia forumaren bosgarren edizioan, eguaztenetik barikura. Bestelako ekintzak ere izango dira
Gertukoak oroitzeko gunea
Errautsen Lorategia egin dute Abadiñoko hilerrian. Hildakoen errautsak botatzeko eremua da, eta urtarrilerako egongo da erabilgarri. Zerbitzuaren prezioak zehaztea falta dute
“AP-8a emakidadun batek balu, ez genuke ordainduko hainbeste”
Poderosoren ustez, AP-8ak ez ditu betetzen ordainpeko autobide baten baldintzak. Esan du etengabe obrak daudela eta bihurgune itxiak dituela, baita tarte askotan abiadura muga orduko 100 kilometrokoa dela ere.
Azken hiru hamarkadetako handiena
Balmasedan isiotu eta inguruko herrietara hedatu den suteak 441 baso hektarea erre ditu asteon. Hiru baserri hondatu ditu. Hego haize zakarrak eman dio indarra, eta hark zaildu ditu itzaltze lanak. 1989tik ez da izan Bizkaian toki berean hainbesteko eremua erre duen beste suterik.
Adinekoen zaintzaileentzako exoeskeletoak probatuko dituzte
Langileek pairatu ohi dituzten muskuluetako minak eta lesioak prebenitzea da sistemaren helburua. GUFEren Leioako zentroan probatuko dute. EHUk ere garatu du proiektua.
Harrerarako aterpea behar dute
Udalak itxi egin du Atxondon migratzaileen inklusioa bermatzeko plataforma batek zerabilen etxea. Plataformak irtenbide bat eskatu dio. Udalak dio herritik kanpo izan beharko duela.
Badiraute bizirik
Euskal Herriko espezieen artean sai zuriak du galtzeko arriskurik handiena. Lanean ari dira hori eragozteko eta emaitza "onak" lortu dituzte: azken hamabi urtean hirukoiztu egin da txita kopurua Bizkaian.
Herrikoa, herriak, herrian
Sikatea (eta V): Uraren kudeaketa / Bizkaiko hamahiru udalek euren ura kudeatzen dute, partzuergoetatik kanpo. Arrieta da haietako bat: Sollubeko bost hargunetatik eta 80 metroko sakoneran dagoen putzutik hartzen du ura.