Bihartik hilaren 23ra arte, Zilar Astea egingo dute Durangon. Aurten, migrazioaren gaia aukeratu dute, eta hainbat kultur ekitaldi prestatu dituzte. Literatura, antzerkia, dantza, musika... hainbat kultur adierazpide jorratuko dituzte. Denak ere, ohi ...
Korrika Kulturalaren azken ekitaldiak Bizkaian
Martxoak 15, Erromo. Bertso Korrika, 20:00etan bertso poteoa tabernetan.
Martxoak 19, Derio. Bertso Korrika 20:00etan Kultur birikan.
• Martxoak 19, Erandio. Pisukideak antzezlana merkatu zaharrean 20:00an.
• Martxoak 20, Basauri. Pisukideak antzezlana Pozokoetxen 19:00an.
Bakioko txakolindegien uzta berria aurkeztuko dute
San Jose jaien barruan, bihar egun handia dute Bakion. Herriko lau txakolindegik uzta berria aurkeztuko dute eguerdian. Aurtengo aitabitxia Alex Txikon alpinista izango da.
Goizeko hamarretan, Bentako plazatik Zubiaurrealdeko pilotalekuraino kalejira egingo dute, txistularien doinuek lagunduta. Ondoren, azoka zabalduko dute, eta, eguerdiko hamabiak inguruan, ohorezko aurreskuaren ostean egingo dute uzta berriaren aurkezpen ekitaldia. Hain zuzen ere, Bizkaiko Txakolina jatorri izena duten herriko lau txakolindegiren ekoizpena erakutsiko dute. Gainera, txakolin dastaketari laguntzeko, arkumetxo pintxoak banatuko dituzte.
Astearterako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte, San Jose eguna jai giroan ospatzeko. Goizean, kalejira, meza nagusia, herri kirolak eta umeentzako pailazoak egongo dira, eta pintxo eta txakolin dastaketa egingo dute. Bestalde, Bakio, el pueblo habla a través de sus símbolos liburua aurkeztuko dute.
SANJOSEETAKO AZOKA
Zer. Bakioko lau txakolindegiren uzta berriaren aurkezpena.
Non. Txakolingunean.
Noiz. Bihar. Azoka 10:30ean zabalduko dute.
Euskara ikasleak omendu ditu 18. Korrikak
Euskara ikasten dabiltzan milaka eta milaka euskaltzale omendu ditu aurtengo Korrikak, haien lana nabarmendu eta eskertzeko. Urtarrilaren 26an Usurbilen (Gipuzkoa) egin zuten omenaldi jaia eta bertan elkartu ziren ikasle eta irakasleak. Denek batera g...
Mendekotasuna duten emakumeak.
60 urtetik gorako Bilboko emakumezko askok Mendekotasuna Baloratzeko Ziurtagiria dute. Orotara, pertsona nagusi guztien %71,15 dira. Horren arrazoia da emakumeen bizi-itxaropena handiagoa dela.
Aktibo zahartzearen alde
Bilboko adineko emakumeen erdiek ere ez dute beren lanaren ondoriozko pentsiorik. Gizon edadetuak baino pobreagoak dira, baina horrek ez ditu etxean geratzera behartzen: 60 urtetik gorako andreen %80k parte hartzen dute ikastaroren batean. Udaleko Ber...