Termibusen lurperatze plana aldatu egin du udalak

Bilboko Udalak aldaketa bat egin du Termibuseko autobus geltokiaren lurperatze proiektuan. Birkalifikazio proposamena egingo da, eta lursail osoaren %40 pribatizatu egingo dute. Horrela, egitasmoa finantzatzeko dirua lortzea da asmoa. Gurtubay kalearen parean dagoen zatian, 5.000 metro koadrotan, hotela eta merkataritza gunea eta 350 ibilgailurentzako aparkalekua egiteko aukera egongo da. 25.000 metro koadro izango ditu, hamabost solairutan banatuta. Guztia lur gainean egongo da. Izan ere, lur azpiko espazioa publikoa izango da aurrerantzean ere, geltokiarentzat eta aparkalekuentzat. Udaleko oposizioko hiru alderdiek gogor kritikatu dute Iñaki Azkunaren asmoa.

Udaberria

Bai, udaberria heldu da. Ia-ia konturatu barik ailegatu da. Nire inguruan oraindik elurteren bat egon litekeela esaten dute, baina pentsatzen dut Iratiz edo Alaskaz arituko direla eta ez Bilboz. Bilbok ez du elurra maite, onar dezagun. Bilboko mendiek...

%14,07

Zazpikaleetan itxita dauden lokalak. Bilboko Udalak Zazpikaleak biziberritzeko merkataritza plana jarriko du martxan. Izan ere, auzoko lokalen %14,07 itxita daude. Belostikale, Barrenkale Barrena, Barrenkale eta Harategi Zaharra kaleetan handiagoa da kopurua.

Baikorrago, osasuntsuago

Norbere osasun egoera ez da soilik jasotzen duen arreta medikoaren araberakoa; kutsadurak, elikadurak, gizarte ongizateak eta egoera psikiko zein emozionalak ere eragina dute. Eta krisia faktoreok aldatzen ari da. "Esaterako, abagune zailetako babes s...

Lo egiteko arazoetarako sendabelarrak hobetsi dituzte, botiken aurretik

Lo egiteko botiken bigarren mailako ondorioez ohartarazi du Ameriketako Estatu Batuetan egindako ikerketa batek. Besteak beste, egunez logale izatea eta kontzentratzeko arazoak izatea ekar dezakete, eta gidatzean arriskua sorraraz dezaketela nabarmendu dute. Krisiak eragindako antsietateak lo egiteko arazoak areagotu dituenez, azken urteotan gora egin du botika horien zein lasaigarrien erabilerak, %5 inguru, baina adituek sendabelarrak hobetsi dituzte.

Hala, Madrilgo Gregorio Marañon ospitalean auzia ikertu duten sendagileek Kaliforniako mitxoleta, pasio lorea eta baleriana edo belar bedeinkatua gomendatu dituzte, antsietatea arintzeko eta atseden hartzeko moduko loaldiak eragiteko balio dutelako. Gaiok farmazietan ere presta daitezkeela jakinarazi dute.