Termibusen lurperatze plana aldatu egin du udalak

Bilboko Udalak aldaketa bat egin du Termibuseko autobus geltokiaren lurperatze proiektuan. Birkalifikazio proposamena egingo da, eta lursail osoaren %40 pribatizatu egingo dute. Horrela, egitasmoa finantzatzeko dirua lortzea da asmoa. Gurtubay kalearen parean dagoen zatian, 5.000 metro koadrotan, hotela eta merkataritza gunea eta 350 ibilgailurentzako aparkalekua egiteko aukera egongo da. 25.000 metro koadro izango ditu, hamabost solairutan banatuta. Guztia lur gainean egongo da. Izan ere, lur azpiko espazioa publikoa izango da aurrerantzean ere, geltokiarentzat eta aparkalekuentzat. Udaleko oposizioko hiru alderdiek gogor kritikatu dute Iñaki Azkunaren asmoa.