Mañariko harrien lorategia

Mañariko harrien lorategia

​Memoria historikoa, natura eta arte modernoa nola uztar daitezkeen ondo daki Victor Arrizabalaga margolari eta eskultoreak (Mañaria, 1957). Angurreta Harrobia kultur elkartearekin batera, Mañariko harrobia eraberritzeko proiektuari ekin zion 2018an, eta, gaur egun, arte garaikidea lantzeko eta erakusteko gune bihurtu da. Urkiolako parke naturaletik metro gutxira dago harrobia, Eskubaratz, Saibigain eta Mugarra mendiek inguratuta. 1974. urtean, Mañariko harrobia ustiatzeari utzi...

«Ezinegon handiko pertsona naiz, arrisku asko hartu ditut nire ibilbidean»

«Ezinegon handiko pertsona naiz, arrisku asko hartu ditut nire ibilbidean»

​Bilboko Mala estudioko grabazio mahaiaren aurrean buru-belarri dago Aitor Etxebarria musikari, ekoizle eta konpositorea (Gernika-Lumo, 1985), musika tresnez inguratuta. El_Txef_A ezizenarekin munduko hainbat txokotan aritu ondoren, zinema eta telesailetarako soinu bandak sortzen aritzen da orain, nagusiki. Bestelako lan batzuk ere egiten ditu; esaterako, Kukai dantza taldearen Txalaparta ikuskizun berriaren soinu banda sortu berri du. Txalaparta otsailaren 16an aurkeztuko dute lehen...

Santurtzik ere Europako Kirol Hiria izan gura du

Santurtzik ere Europako Kirol Hiria izan gura du

​Bilbo izan zen Europako Kirol Hiria 2012an, Getxori egokitu zitzaion 2014an, eta Basauri izango da aurten. Baina baliteke zerrenda luzatzea: izan ere, Santurtzik Europako Kirol Hiria izan nahi du 2025ean. Hautagaitza aurkeztu dio ACES kirol hiritartasuna erabakitzen duen erakundeari, eta orain txosten bat prestatzen ari dira zerrendatzeko herriak dituen baliabideak, instalazioak, elkarteak eta kirolariak, aurtengo lehen hiruhilekoan entregatu behar dutena....

Kirolarientzako herri bat

Kirolarientzako herri bat

​Sari bat da herri edo hiri batek kirolaren inguruan egindako lana aitortzeko, eta, era berean, erakusleiho bat da ahalegina ikusgarri egiteko. Aurten, Basauri izango da Europako Kirol Hiria. ACES Bruselako erakunde pribatuak egiten du izendapena hautagaitza aurkezten duten udalerrien artean. Urte bat da, baina aurretik egindako ibilbide bati erreparatzen dio, eta hauspoa ematen dio ekimenari datozen urteetan ere hala jarraitzeko....

Gatikako herri bideetan baimenik gabe lanean ibili izana salatu dute

Gatikako herri bideetan baimenik gabe lanean ibili izana salatu dute

​Denbora batez proiektua geldirik egon ostean, Gatikatik Cubnezaisera (Gironda, Akitania Berria, Frantzia) joango den tentsio handiko kablea egiteko pausoak ematen hasi dira berriro. Gatikako bizilagunak, baina, erne dabiltza azken hilabeteotan, eta salatu dute «baimenik gabe» ari direla Gatikako herri bideak erabiltzen. Udaletxean errekurtso bat aurkeztu du Interkonexio Elektrikorik Ez herri plataformak, eta oraingoz obrak geldi dauela esan du Ekaitz Arbinaga...

TAO sistema berria aldatzeko eskatu diote hainbat elkartek Bilboko Udalari

TAO sistema berria aldatzeko eskatu diote hainbat elkartek Bilboko Udalari

​Bilboko Udalak abenduaren 11n jarri zuen abian TAO Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamenduko sistema berria. Besteak beste, aparkatzeagatik ordaintzeko makinak aldatu zituen, ordaindu beharreko prezioa igo zuen eta eguerdian dohainik aparkatzeko aukera kendu zien erabiltzaileei. Horrek guztiak askotariko buruhausteak eragin dizkie herritarrei, eta, esaterako, elbarriak bereziki kezkatuta daude araudi berriak euren mugikortasunean sortu dituen ondorioekin. «Behintzat, aurretik zegoen neurriak aukera ematen...

Obren atzean ezkutatzen den artea

Obren atzean ezkutatzen den artea

​Limonita izeneko mineral batekin margotu berri zuen koadroa lagun baten etxeko soroan lehortzen utzi zuen behin Begoña Artabek. Aurretik landu gabea zuen material hori: «Gallartako Meatzaritzaren Museoan erakusketa bat egin nuen, eta bertan lan egiten zuen gizon batek eman zidan limonita. Lortzeko mineral zaila zen, mendian bilatu beharrekoa», esan du margolariak. Alkimiaren bitartez landu zuen, eta zetazko oihalak erabili zituen...

Bilbo ez da Bizkaia

Bilbo ez da Bizkaia

​Duela gutxi lagun bat eta biok oporretan izan gara atzerrian. Eta atzerrira joatea bezalakorik ez dago, euskal herritarrontzako behinik behin, identitate ariketa sakon bat egiteko. Ezin konta ahala aldiz galdetu digute gure jatorriaz, «spanish?» esanez. Horrekin zabaldu zaigu erantzunen katalogoa, «Basque Country» erantzun, buruaz bai-ez egin… Baina guztiek ala guztiek ulertu gaituzte «Bilbau» erantzun diegunean —Bilbau, bai, u-rekin—. Galdetzaileak pozik...

Oroitzapenetatik jaioak

Oroitzapenetatik jaioak

​Antzina, Anarru Eguna zen Bakioko aratusteetako egun nagusia; urteek aurrera egin ahala, baina, jai hori ospatzeari utzi zioten herritarrek. «90 urte ingurukoek oraindik ere gogoan dute, eta batzuek umetan ezagutu izan dute», azaldu du Anartz Ormaza Bakioko Itxas Alde dantza taldeko kideak. «70 urte baino gutxiagoko jendeak, aldiz, ez du egun hori ezagutu eta ez daki zer den». Ormazak, esaterako, aitak kontatuko anekdotei esker izan zuen...

Tradizio berpiztuak

Tradizio berpiztuak

​Norberak nahi duena izateko atea irekitzen dute inauteriek. Izan ere, egunerokoan eraman ohi ez diren maskara, ileorde edota betaurrekoak jantzita, ametsetako edozein pertsonaia interpretatzeko aukera ematen diote mozorrotzea gogoko duen orori. Mundu osoan egiten badira ere, Euskal Herrian, zehazki, tradizioarekin harreman estua dute. Hain zuzen ere, negu gorria amaitu ondoren, udaberriaren loratzeari hasiera emateko ospakizunak dira aratusteak; herri bakoitzeko ohiturak eta...