«Aterpea» sendotzeko ahalegina

«Aterpea» sendotzeko ahalegina

​Paperean irakurtzen ez duen arren, Ana Escalona Corrali iruditzen zaio BERRIA eta euskarazko prentsa «aterpea» direla Bilbon, baina eremu murritza da, haren berbei erreparatuta, eta topatzeko gaitza. Horiek horrela, 27 urteko gazte hark BERRIAlagun egitea erabaki zuen otsailean. Arrazoi bat da harena, eta egon litezke beste hamaika. Motibaziooi hauspoa emateko, BERRIA egunkariak kanpaina bat abiatu du Bilbon BERRIAlagunak lortzeko, bertoko...

Adina ez da aitzakia

Adina ez da aitzakia

​Gero eta garrantzi handiagoa ari dira hartzen emakumeak kirol munduan. Belaunaldi berriek gero eta emakumezko erreferente gehiago dituzte, eta ikusgaitasunak motibatu eta indartu egiten ditu zaharragoak diren andrazkoak ere: emakume kirolari beteranoen hainbat talde sortu dituzte azkenaldian Bizkaian. Ondarroan, Gernika-Lumon, Durangon eta Mungian, kasurako, emakume ugari batu dira taldean kirola egiteko. Askotariko kirolak egiten dituzte, eta, lehiatik harago, elkarrekin tarte...

Ez gara postal bat (soilik)

​Edozein markinarri, xemeindarri edo etxebarritarri paseatzeko gonbita eginez gero, guztiek joko dute Etxebarriko bidegorrira (Lea-Artibain, ez Hego Uriben). Eta, ez dugu arrazoirik falta, zoragarria baita bidegorri horren bista, parajea. Errekondotik, gora eta behera doa, asto eta ardien albotik, baserri zahar eta txalet eraberrituen artetik. Postal batean sentitu daiteke, kasik, bisitaria. Visit Basque Country letrak baino ez zaizkio falta bidean dauden...

Begirik bildu ezinda

Begirik bildu ezinda

​Asteburua noiz iritsiko zain igarotzen dute askok astea. Bilbo erdigunean bizi diren bizilagunek, ordea, «tentsioz» bizi dute asteburuaren etorrera. «Ostegunetik igandera, zarata itzela egoten da auzoan; ezin da lorik egin», kontatu du Lourdes Llorens Bilboko Uribitarte Anaitasuna bizilagunen elkarteko lehendakariak. Bilboko Abando auzoko zarata aztertu du auzo elkarteak, eta nabarmendu dute «asteburuero-asteburuero» gainditzen dela Osasunaren Mundu Erakundeak kaltegarritzat jotzen duen...

Parke handi bat eta mila etxe inguru AHTaren Bilborako sarbidearen gainean

Parke handi bat eta mila etxe inguru AHTaren Bilborako sarbidearen gainean

​Abiadura handiko trena lurpetik sartuko da Bilbora, eta, lan horiek aprobetxatuta, Abandotik abiatzen diren trenbide guztiak ere lurperatu egingo dituzte. Horrek 130.000 metro koadroko eremua libre utziko du hiriburuaren erdigunean. Bilboko Udalak Abandoko Taupadak izeneko proposamena aukeratu du horretarako: erdigunean joango den arboladun parke handi bat, mila etxebizitza inguru eta ekipamendu publiko berriak izango ditu, besteak beste.  Iaz martxan ipinitako...

Egia ezkutatzeko basoa

Egia ezkutatzeko basoa

​«Gaurkoan, armada gorria gatibu harturik eta desarmaturik, tropa nazionalek azken helburu militarrak lortu dituzte. Amaitu da gerra».1939ko apirilaren 1ean iragarri zuen Francisco Franco espainiar diktadoreak errepublikanoen eta frankisten arteko gerraren bukaera; gatazka hasi eta hiru urtera, hain zuzen. 1939ko otsailaren hasieran, ordea, Francoren armadak boterea lortuko zuen beldur ziren jada Hego Euskal Herriko eta Espainiako milaka herritar, eta askok erbestera...

Altxor bat mendiaren barruan

Altxor bat mendiaren barruan

​Pozalaguako kobazuloa Bizkaiak ezkutaturik dauzkan ondare berezi horietako bat da. Pozalagua Enkarterrin dago, Armañon Parke Naturalaren bihotzean, Ranero haitzetako karezko mendigunearen azpian. Bisitatzen dutenak, Yaiza Ranero gidariaren hitzetan, «aho zabalik» geratzen dira. Pozalagua bereizten duten ezaugarriak ezagutu eta ulertzeko, Ranerok azaldu duenez, «Karrantzan dagoen lur azpiko altxorrik liluragarriena» da, «formazio ugari eta bereziak dituen kobazuloa». 125 metro luze da. Gidariak...

Auzoak eta erdigunea elkar lotuta

Auzoak eta erdigunea elkar lotuta

​Auzoetan zein landa eremuetan bizi diren askok zailtasunak izaten dituzte herrigunean dagoen medikuaren kontsultara jaisteko, udal ikastaroetan parte hartzeko edota banketxera joateko. Autoaren beharrizana nabaria izaten da eremu horietan. Baina zer gertatzen da gidatu ezin dutenekin, autoa tailerrean dutenekin, edo, besterik gabe, gidabaimenik ez daukatenekin? Bizilagun horien egoera konpontze aldera, Bideon zerbitzua jarri dute abian Arratian. Herritarrei beren etxeen eta...

Bizkai osoko musulmanentzako hilerri bat atonduko dute Derion

Bizkai osoko musulmanentzako hilerri bat atonduko dute Derion

​Heriotzak pertsona guztiak berdintzen dituen arren, ezberdinak izaten dira haren inguruko errituak. Ohiturek, kulturak, gizarte mailak eta batez ere erlijioak eragin zuzena dute; bereziki, gorpuari ematen zaion tratuan. Bizkaian bizi diren musulmanek arazoak izan ohi dituzte beren sinesmenaren arabera hildakoei lur emateko. Horregatik, Bilboko Udalak eremu bat atonduko du udal hilerrian, Derion, Bizkaiko musulman guztiek erabil dezaten. 2.160 ehorzketa egiteko...

«Plazak harrapatu egiten zaitu; beti gustatu izan zait jendeagaz hartu-emana izatea»

«Plazak harrapatu egiten zaitu; beti gustatu izan zait jendeagaz hartu-emana izatea»

​Bezeroei saltzen dabilela, etena egin du argazkietarako. «Beste sasoi batean produktu gehiago izango nituzke; orain ez da garai ona», esan dio kazetariari. Txukundu du mahaia, eta hasi da argazki saioa. «Baina zenbat egin behar dizkidazu?», galdetu dio argazkilariari. «Hollywooden ere ezagutuko naute!» esan, eta irrintzia bota du Rosa Elgezabalek (Arrieta, 1960). Barikuetan Mungiako Andra Mari plazan egiten duten baserritarren azokara...