Esangura berezia du Bizkargi mendiak Zornotzan, Larrabetzun, Muxikan, Morgan eta inguruko herrietan: memoriaren lekuko zuzena da. 1937an, Euskal Herriko beste hainbat txokotan bezala, Espainiako tropa frankistek airez eta lurrez eraso zioten mendiari. 11 egunez egon ziren gerran, eta, borrokaldi luze horien ondotik, faxistek tontorra bereganatu zuten. Ordutik, efemeride hori gogoratzen dute Santa Kurtze egunaren bueltan: maiatzaren 3aren hurrengo domeka aldarrikapen,...
Bermeo, sorterria erakustoki
Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924-Hondarribia, Gipuzkoa, 2014), Benito Barrueta (Bermeo, 1873-1953), Jose Mari Urzelai (Bermeo, 1903-Busturia, 1979). «Hara zenbat artista, zenbat margolari eta sortzaile herrian», azpimarratu du Bermeoko Barrueta Arte Elkarteko presidente Pedro Laspiurrek. Barrueta eta Urzelai margotzen ari ziren sasoian jaio zen Basterretxea, eta Laspiurrek uste du giro horrek izan zuela eraginik harengan. Biekin izan zuen harremana. Sorterriak ere utzi...
Laga umeak bakean
Ezer esaten hasi aurretik, eta baten batek usteko balu idazten duen hau ez naizela ni, baizik eta behin izandako umea, jakin oker zaudetela. Ez naiz neuretik berbetan ari. Baina neuretik berbetan ez egoteagatik ere, badaude kontu batzuk erresonantzia kaxa baten gisan funtzionatzen dutenak. Badirudi eztabaida hau aspaldikoa dela, garai batean pil-pilean egon zela baina gaur egun oso modaz kanpo dagoela...
Herriaren bilakaeraren lekuko zuzena
Arrigorriagako elizatearen menpe egon zen Basauri 1510era arte. Urte horretan, udalerri independente bihurtu zen herria, eta Basauriko San Migel elizate izendatu zuten, auzo hori baitzen orduan herriaren erdigunea. Basauriko Taberna Nagusia eraikina izan zen herriko lehendabiziko udaletxea. 1859an, baina, erre egin zen, eta osorik eraberritu behar izan zuten. 2011. urtetik aurrera, kultur zentro gisa erabiltzen dute. 1777an eraiki zuten eraikina,...
«Txistuak jai giroari lotuta egoten jarraitu behar du: transmisioa kalean egiten da»
Bilboko Musika Eskolako gelan sartu bezain laster ohartarazi du Jasone Akizu (Ondarroa, 1967) txistulari, eskolako irakasle eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteko idazkariak: «Leku bizia da». Hainbat kartelek dekoratzen dituzte hormak —Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertu bat, Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketa, Brundibar umeentzako opera…—, baita ikasleek egindako hiruzpalau marrazkik ere, eta gelak intsonorizatu gabe egoteak giro soinua erantsi dio elkarrizketari;...
Kolore bakarreko nekazaritza, auzitan
«Eredua bera da, kapitalarena: erakunde publikoen legitimotasuna lortzen dute, kanpainak finantzatzen dituzte, eta, garapenaren eta aurrerapenaren izenean, landa inguruan bizi direnei kalte egiten dieten logikak inposatzen dituzte», esan du Kolonbiako Cajarmarcako Resistencias fundazioko Daniel Camilok. Kasu baten eta bestearen arteko aldeak nabarmenak diren arren, Camilok antzekotasunak ikusi ditu bere sorterriko ahuakate ekoizpenean oinarritutako monolaborantzaren eta Bizkaiko basotan ikusi dituen pinu...
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak Arrankudiagara ekarri dituzte
«Momentu oso hunkigarriak ari gara bizitzen». Hala adierazi du Txutxi Ariznabarreta Arrankudiaga-Zolloko alkateak. 86 urteren ostean, jaioterrira bueltatu dituzte Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak. 36ko gerran fusilatu zuten: 1938ko ekainaren 2an, 24 urte zituela. Urte luzez ezer gutxi zekien familiak Egañari buruz, baina ARMHV Asociacion para la Recuperacion de la Memoria Historica de Valladolid elkarteak egindako lanari esker, Valladoliden (Espainia) aurkitu...
Korrontearen kontra
Denbora da poligrafo bakarra». Horrela kantatu ziguten Berri Txarrak-ekoek. Arin egiten du aurrera denborak, fite. Asko izan dira bizitzaren abiadurari erreparatu dioten pentsalari, idazle eta aristak. «Tempus fugit» idatzi zuen Virgilio poeta erromatarrak aspaldi. Asteartean, poesiaren Olinpoan zizelkatzeko moduko hausnarketa irakurri nuen txiolandian: «Fermin Muguruzaren kontzerturako sarrerak eskuratzeko webgunea eguneratzeko esperantza duzun bitartean igarotzen den hori da bizitza». Luzea da kontzerturako...
Gernika-Lumoko Astrako bunkerra estali dute
Egutegian gorriz markatutako eguna da gaurkoa Gernika-Lumoko herritarrentzat: 87 urte bete dira Kondor Legioak udalerria bonbardatu zuenetik. Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak zehaztu duenez, udalerriko eraikinen %85,22 suntsitu zituzten, eta 1.600 herritarretik gora hil. Hegazkinen joan-etorriak entzun eta berehala, herritar asko Astra arma fabrikaren aurrean zegoen babeslekuan ostendu ziren, eta, horixe da, gaur egun, sasoi hartatik hona zutik geratutako eraikin bakarrenetakoa....
Begien aurrean dagoena papereratu
Bihar, Bizkaiko mendebaldean, Euskal Herri osoko marrazkilariak elkartuko dira ekitaldi berezi batean parte hartzeko. Sketchcrawlaren 83. aldia egingo da mundu osoko hainbat herrialdetan, eta Zallak hartuko du Euskal Herrikoa. Norberak bere koadernoa eta arkatzak eraman eta ikusten dena paperean islatuko du, aldi berean, egun osoa iraungo duen ekitaldian. Irudigileentzako ibilbide bat dago prestaturik, herria eta inguruak ondo ezagutzeko. Sketchcrawl mundu osoan egiten...