EH Bilduk manifestaziora deitu du ekainaren 6an, Ezkerraldearentzako “etorkizunerako” industria politika bat eskatzeko. Talde suberanistak inbertsioak eskatu ditu Ezkerraldearentzat etorkizuneko eredu bat definitzeko, eta balio handiko jarduerak ezartzearen alde borrokatzeko. Eskaera horiek irudikatzeko eta etorkizuneko Ezkerraldea aldarrikatzeko, La Naval eta Sestaoko Labe Garaiak lotuko dituzte.
Sailkatugabeak
Langile borrokaz hausnartzen
Langile Borroka Gara jardunaldien bederatzigarren aldia antolatu dute Sestaoko Txirbilinea kulturgunean. Maiatz osoan, langile borrokaren inguruko hainbat hitzaldi egiten ari dira.
Iratxe Goikoetxea: “Espero dugu Arratian galdutako enpresak berreskuratzea”
Errota fundazioaren lehen plan estrategikoa bukatuta eta bigarrena onartuta, Goikoetxeak dio Arratiaren etorkizunera begirako helburuak ezarri dituztela. Hainbat baliabideren mende dago haien jarduna.
Eraikuntza arloko lan ituna lortu dute CCOOk eta UGTk
Aurtengo, %0,9ko soldata igoera berbatu dute, eta 2022rako, %1,2koa. Ultraaktibitatea mugagabea izango da. LABek dio itun eskasa dela.
Elikatu Durangaldea sortu dute, eskualdeko ekoizpena sustatzeko
I. Maruri Bilbao
Durangaldeko baserritar ekoizleek, dendariek eta Urkiola Landa Garapenak Elikatu Durangaldea proiektua ipini dute martxan, eskualdeko baserritarrek ekoizten dituzten produktuei ikusgaitasun handiagoa emateko eskualdeko dendetan. 45 eko...
Ibilaldiko lau guneak
Hilaren 30ean, gune bakoitzerako bi txanda antolatu dituzte: 10:00- 12:00 artekoa da bata; eta 12:30- 14:30 artekoa bestea. Izena ematen ez duena ezingo da sartu. Sua gunea 9:15. Ibilaldiaren hasiera ekitaldia. Lekukoa pasatuko diote 2022ko Ibilaldia antolatuko duenari: Bilboko Abusu ikastolari. 10:00etan edo 12:30ean. Dantza tailerra, Dangiliskeren eskutik. Zurezko jokoak, Kalaka Jokuak taldearen eskutik. Deabru...
Babes eskaerak
Urteak dira Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak (IOHLEE) Udondoko zubia babesteko eskatzeari ekin ziola. Oraingoz, ez dute lortu. Eusko Jaurlaritzari 2008an. Zubiaren garrantziaz jabetu zirenean, elkarteko kideek Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten babes zezan. Jaurlaritzak erantzun zien ezinezkoa zitzaiola inongo babes neurririk ezartzea, erabilgarri zegoen Espainiako Estatuaren eskumeneko errepidea zelako. Espainiako Gobernuari 2013, 2016...
Bilboko Labore supermerkatu kooperatiboa bazkide berri bila dabil
Errentagarri izateko, 800 bazkidera heldu gura du. Hirian kontsumo ohiturak aldatzea du helburu.
Arantza Lauzirika: “Beste eredu batzuk bilatu behar ditugu”
Arteak memoria historikoa beste modu batera ulertzen lagundu dezakeela uste du Arantza Lauzirikak. Diman landu dute gaia, eta orain Larrabetzun ari dira zeregin horretan.
Landare multzoak
Hauek dira Akarlandan landatuko diren landare multzoak: Pagadi basofiloa. Pagoaz gain, hagina eta hostozuria ere izan ditzake. Pagadi azidofiloa. Pagoa da nagusi; haritz, gurbeondo edo urkiren bat egon daiteke. Harizti mesofitikoa. Haritz arrunta da nagusi; lizarra, astigarra edo ezkia ager daitezke. Harizti azidofilioa. Haritza pagoarekin edo ametzekin nahas daiteke. Urki eta gaztainondoak ere egon daitezke....