Ekainaren 6an, industria politika baten alde

EH Bilduk manifestaziora deitu du ekainaren 6an, Ezkerraldearentzako “etorkizunerako” industria politika bat eskatzeko. Talde suberanistak inbertsioak eskatu ditu Ezkerraldearentzat etorkizuneko eredu bat definitzeko, eta balio handiko jarduerak ezartzearen alde borrokatzeko. Eskaera horiek irudikatzeko eta etorkizuneko Ezkerraldea aldarrikatzeko, La Naval eta Sestaoko Labe Garaiak lotuko dituzte.