Babes eskaerak

Urteak dira Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak (IOHLEE) Udondoko zubia babesteko eskatzeari ekin ziola. Oraingoz, ez dute lortu.

Eusko Jaurlaritzari

2008an. Zubiaren garrantziaz jabetu zirenean, elkarteko kideek Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten babes zezan. Jaurlaritzak erantzun zien ezinezkoa zitzaiola inongo babes neurririk ezartzea, erabilgarri zegoen Espainiako Estatuaren eskumeneko errepidea zelako.

Espainiako Gobernuari

2013, 2016 eta 2020an. Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Agenda Urbanoaren Ministerioaren eskumena da zubia. Hala ere, Kultura Ministerioari legokio, egitekotan, babes neurriren bat jartzea. Azken horri hiru eskaera egin dizkiote: 2013an, 2016an eta 2020an. Joaquin Carcamo IOHLEEko kideak dio orain arte ez dutela jaso inongo erantzunik.