Iritzia

Maitatzeko maiatza

Urtero esaten diet ikasleei kontuz ibiltzeko kurtsoan zehar, ahal duten guztia lehenengo bi ebaluazioetan metatzeko, udaberria heltzerakoan beti maitemintzen baita norbait. Une horretan pizten diren argi bakarrak larrialdietakoak dira. Bihotzak ez dio burmuinari uzten behar bezala ibiltzen, jarduna ahalik eta eraginkorrena izan behar den garaian hain zuzen ere. Maiatza eta maitatzea une berean erkatzen dira...

Jaia eta elkartasuna

Atzo, Bilboko Konpartsek eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak 1983ko uholdeen 40. urteurrena dela-eta egingo diren ekimenak aurkeztu zituzten. Gertaera historikoa izan zen, egoeraren dramatikoagatik, baina baita Bilboko jai haietan izan ziren elkartasun keinuengatik ere. Gertatutakoari buruzko dokumental bat ikusi zen atzo, baita argazki erakusketa bat ere; erdigunekoak ez ezik uholdeek gehien kalte egindako auzoetakoak. Gutako...

Udaberriko gerra galduak

Badaude garaiotan noizeroko uzta ematen duten sagarrondoak lorez beterik. Aurten tokatzen zaie, bi urtean behin emateko ohitura berresten badute bederen. Petaloen arteko koloreek erleak erakartzen dituzte, kukua entzun osteko egun hauetan. Ezinbesteko laguntzaileak dira berriro martxan jarri nahi baditugu hurbilekoen artean banatzeko kutxak. Pozgarriak ere bai, heldu berriak diren liztorren aurkako borrokan. Gizakiok sortu dugun...

Autozaintza eta komunitarioa

Joan den astean Osasunaren Mundu Eguna izan zen, eta Gurutze Gorria bezalako erakundeek gaur inoiz baino beharrezkoago ikusten dute autozaintza emozionalaren aldeko apustua egitea. Osasun krisi betean gaudenez, badirudi lehentasunezkoa dela gure elikadura zaintzea, atsedena hartzea, ariketa fisikoa egitea, estresa murriztea, lotura afektiboak indartzea… Une honetan, badirudi erakundeek osasunaren aldeko apustua egiten dutela negozio gisa;...

Han-hemenka

Kolitzatik bertatik ari dira txepetxa, gailupa, txantxangorria, birigarro, mika, zata, okila, beleak, enarak eta sorbeltzak. Mirua eta mikak, elkarri mokoka. Denboraldi berrirako habiak prestatzen dituzte garai hauetan, berriak sortzen ala iazkoak berregokitzen, naturaren erritmoan, klimaren aldaketaren adierazpenekin gu bezain zoratuta badaude ere. Paisaiak ekartzen ditu kolore berriak, usain gogorarazleak, iradokitzaileak. Puri-purian daude edertasunaren adierazle guztiak....

Zaratak hil egiten du

Zaratak hil egiten du. Esajeratutzat jo daitekeen baieztapen gogorra da, baina kaltetuek eta adituek babesten dute. Apirilaren 26an, Zaratari Buruzko Nazioarteko Kontzientziazio Eguna izan zen. Hori dela eta, herritarrek eta kutsadura akustikoak kaltetutakoen elkarteek bat egin dute, zarataren arazoari eta horrek pertsonengan eta ondasunetan dituen ondorio kaltegarriei buruzko mezu borobila gizarteari bidaltzeko eta hori saihesteko...

‘BeHIak’ logotipoan

Udaberria egutegitik aparte irakurtzen dugu naturak eskaintzen dizkigun txioekin. Sanjose loreak aitaren eguna heldu baino lehen agertzen zaizkigu. Dagoeneko altxatu dira peoniak, nartzisoak, idi-bihotzak, txiribitak, erromeroa eta txikori belarrak, oraindik putz egiteko prest ez badaude ere. Baita hain loriatsuak ez direnak ere: ereinotza, urkia, hurritza, sahatsa edo bihotzik gabeko haltza. Agertu dira kimuak eta ernamuinak....

Aurretiko hitzorduarekin

COVID-19ak eragindako osasun krisiarekin batera, koiunturalak iruditzen zitzaizkigun hainbat neurri ezarri ziren, baina horietako asko mantendu egingo dira. Aldez aurreko hitzordua da horietako bat. Pandemian zehar, neurri horrek osasun zentroetara, establezimenduetara eta erakundeetara egindako bisitak koordinatzen laguntzen zuen, jendea ilaran pilatu ez zedin, kutsatzeak prebenitzeko “osasun distantzia” arriskuan jarriz. Gaur egun, aurretiko hitzorduak funtzionarioen lan...

Esan gabe doana

Sukaldeko leihotik ikusten dut Kolitzaren gailurraren gainean dagoen San Roke eta San Sebastian sainduen omenezko baseliza. Kolitzapetik ikusten duguna beste aldetik begiratzeko ariketa egiteko leku aproposa da, marrazketa teknikoko klaseetan plano aldaketa lantzen dugun bezala. Behar dugun informazioa biltzeko ikuspuntu egokitik begiratzeko gaitasuna. Horregatik zuen izena Plano aldaketa beste garai batean idazten nuen iritzi zutabeak....

Zaintzaileak zaintzea

Begi-bistakoa da pandemian agerian geratu zela osasunaren eta zainketen garrantzia. Horregatik, garrantzitsua da gizarte gisa osasuna eta zaintza sistema publiko eta kalitatezkoa aldarrikatzea. Jakina da zaintzea ezinbesteko jarduera dela bizirauteko. Gizateria existitzen denetik, zaintza garrantzitsua izan da, eta funtsezko funtzioa izan da pertsonak eta taldeak biziarazten dituzten jarduera guztiak sustatzeko eta garatzeko. Baina zaintzaz hitz...