Iritzia

Goazen!

Igor Elordui Etxebarria

Ailegatu da hainbat ume eta gaztetxorentzat egun handia: gaur estreinatuko da Go!azen telesailaren denboraldi berria ETB1en (gauean, Gaur Egun gaueko albistegiaren ostean, ikusi gura baduzue). Seguruenik, 6 urtetik 12 urtera bitarteko seme-alabak, gutxi gorabehera, dituzuen guraso askok jakingo duzue zer den hori telesaiori. Ez dakizuenontzat hona hemen azalpen labur bat: Go!azen da Basakabi kristau-udalekuetan ingelesa ikasten ari diren gazte batzuen gorabeherak kontatzen dituen telebista-saio bat. Nerabeak dira, beraz, protagonista nagusiak, bakarrak ez diren arren (Ramon Agirre handia ere badago, adibidez, aktoreen artean, udalekuetako apaiz zuzendariarena egiten, hain zuzen ere).

Mapa

Nerea Ibarzabal

Erakutsiko diegu gure ondorengoei mapetan ez den herri hau maitatzen". Bihotza ahoan kantatu izan dugu zenbaitzuk Ken7ren esaldi hau, ondorengoak izatetik gertuago geundenean zerbaiten irakasle izatetik baino, egia esan, baina "erakutsiko diegu" esaten genuen hala ere. Obsesio normal bat da estaturik gabeko nazioen kasuan gure herriaren existentziaren transmisioa ziurtatu behar hori. Zer geratzen zaigu, bestela?

Popatik hartzera, John Lennon!

Igor Elordui Etxebarria
Irratian entzun dizut, beste behin, John Lennon. Oraingo honetan lanera bidean izan da, albistegiak entzun eta sintonia aldatu dudanean, musika entzun guran. Eta entzun badizut entzun dizut.

Herria

Nerea Ibarzabal
Aski heldu bilakatu zara zure harreman mota guztiak analizatzeko, zure rolak, botere posizioak, menpekotasunak, esanezinak; lagunekin, gurasoekin, ahizparekin, bikotearekin, bikote ohiekin. Edo hori iruditzen zaizu behintzat.

Ezkeroak eta tunelak

Igor Elordui Etxebarria
Nire lagun batek kontatzen du, behinola, baldintza hipotetikoa landu asmoz, proposatu ziela ikasleei herriko alkatea izanez gero, herria hobetzearren zer egingo luketen adieraztea.

Arrotza

Nerea Ibarzabal

Kristobal Kolon eta haren kideak India zela pentsatuz Bahametako Guanahani irlara iritsi zirenean, ez dakit zein izango zen euren arteko elkarrizketa. Zer sentituko ote zuen bakoitzak lur zati hura lehen aldiz zapaltzerakoan, zer bertako biztanleekin topo egin zutenean. Auskalo zein izan ziren berba zehatzak, baina pentsa dezaket horrelakorik ez zutela esango: "Ui, kaixo! Zelan zaudete? Nahiko zenukete europarrekin enkontru ekonomiko eta kultural aberasgarri bat izan?".

Ondo etorri

Igor Elordui Etxebarria

Badira efemerideak eta efemerideak. Esaterako, mende erdi da euskara batua sortzeko biltzar nagusia egin zutela eta, beraz, esan daiteke euskara batuaren 50. urteurrena ospatzen dela. Ezin bestela, garai haietako testigantzak eta euskara batuari buruzko gogoeta zenbait dakarzkigu BERRIAk egunotan. Baina badira bestelako efemeride eta urteurren batzuk, nork bere auzoan, herrian, bailaran... bizitakoak; euskarari hauspoa ematera etorri ziren gertaerak eta, apalagoak izanagatik, ospatzea merezi dutenak.

Ez kezkatu

Nerea Ibarzabal
Batzuetan egunkarietan poesia argitaratzen da oharkabean: kazetariak nahi barik egindako berba jokoak, elkarri erantzuten dioten titularrak, akats xelebreak argazki-oinetan. Aste honen hasieran ere gertatu da Euskal Herriko zenbait hedabidetan.

Beldurra

Igor Elordui Etxebarria
Beldurra hiltzeari, beldurra bakardadeari, beldurra gaixotzeari, beldurra gura dugun norbaiten heriotzari, beldurra maitemintzeari, beldurra desmaitemintzeari, beldurra etorkizunari, beldurra porrotari, beldurra aldaketari, beldurra kritikari, beldurra ametsak ez betetzeari... Guztiok izan gara, eta gara, gutxi ala asko, zerbaiten beldur.

Zodiakoa

Nerea Ibarzabal

Kaprikorniok oso hotz jokatu dezake askotan, baina maite dituenekin ezberdina da. Ondo egin duzu hartutako erabakiarekin, Akuario, eutsi horri. Piscis, zuk inbidiak gainditzen hasi behar duzu. Aries, haserrealdietan oso krudela zara, zaindu itzazu lagunak. Oso zaila da zuretzat, Tauro, baina pertsona horri barkatu egin behar diozu. Gemini, zure urduritasunak inguruko denak euren onetik ateratzen ditu. Kontrola itzazu umore aldaketa horiek, Cancer. Leo, ondo doakizu lanean, agintzeko jaio zara. Ez fidatu zure amorante berriaz, Virgo. Libra, zuk ez duzu ongi hautatu. Manipulatzaile hutsa zara, Eskorpio. Bizitza eredu hori benetan komeni al zaizu, Sagitario?