Iritzia

Euskahaldundu

Igor Elordui Etxebarria
Bost urte atzera egin dut bat-batean eta 19. Korrikaren lema etorri zait burura: Euskahaldundu. Honezkero, ahalduntzeari buruz ari garenean badakigu, gutxi gorabehera, zeri buruz ari garen eta, zorionez, mugimendu feministak aspaldi horrenbesteko arrakastaz zabaldu eta garatu zuen kontzeptua bere egin dute minorizatutako hainbat kolektibok.

Goretex jendea

Maite Berriozabal Berrizbeitia
Ez dut gehiago eztabaidatuko. Akabo. Berdin dit zer esaten duen aurrekoak, ni nirera. Iritzia ematea libre da eta ez diot nik zertan nire iritzirik eman. Beti gertatzen zait gauza bera berarekin eta gaur ez daukat gogorik. Ez du ezer lortuko, berdin du.

Orbela

Igor Elordui Etxebarria
Gaur, haizea, hotza eta euria den honetan, orbela izan nahi dut. Ez deitu, ez idatzi mezurik, ez eskatu ezer. Sakelako telefonoa amatatuko dut eta ez dut telebistarik piztuko, ez irratirik. Musikarik ere ez dut jarriko.

Hildakoak

Maite Berriozabal Berrizbeitia

Hor ez zapaldu, hori hobi bat da. Adi non zapaltzen duzun, harlauza batzuk loka daude-eta. Kontuz, horko horri lustrea eman diote eta marka egingo diozu gainean zapalduz gero". Eta gu garbitu gabeko hobien gainetik ibiltzen ahalegintzen ginen gaurko egunez. Oinpean eta alboetan hildakoak genituela emandako buelta bakoitzean bazegoen nor eta zer ikusi.

‘Preanbuloak’ eta paralelismoak

Igor Elordui Etxebarria
Gaurko egunez, duela berrogei urte, 1979ko urriaren 25ean, Gernikako Estatutua onartu zen erreferendumean Euskadiko Erkidego Autonomoan. Baita ere, Katalunian, Kataluniakoa. Ez dakit honezkero askok gogoan izango duen: Patxi Lopez lehendakaria izan zen garaian (PPren sostenguarekin eta Ezker Abertzalea legez kanpo), haren gobernuak urriaren 25a Euskadiren Eguna izendatu zuen eta jaieguna izan zen hiru urtez, 2011tik 2013ra, hain zuzen ere.

Nire fantasiak

Maite Berriozabal Berrizbeitia
Bizitza erraztuko diguten tresnaz eta baliabidez betetzen dizkigute begiak. Eta begietatik burmuinera heldu orduko, laster bihurtzen dira gure parte. Ni, adibidez, non gorde dudan ez dakidan zerbaiten bila ia etsituta nabilenetan nire sakelako telefonoaren bilatzailearekin akordatzen naiz. Eta pentsatzen dut: «Ederra litzateke, etxeko giltzak, galtzerdi moreak edota eguzkitako betaurrekoak idaztea, eta segundo baten buruan bilaketen emaitza jasotzea».

Sena

Igor Elordui

Kafe baten bueltan onartu diot lagunari zutabetxoa idaztea, idaztea bera, ez dela arazorik handiena; gauza gehienekin gertatzen den legez, hastea dela kontua, eta gero, ondo-txarto, amaitzen jakitea. "Buruhausterik handiena —aitortu diot— zeren gainean idatzi erabakitzea izaten da. Orduan, zerbait otutzen bazaizu, bota; ondo etorria izango da, nahiz eta gero seguru antzean—egin dut ohar— ez dizudan kasurik egingo".

Hamar minutu

Maite Berriozabal Berrizbeitia

Bizitzan batez beste ia 30 urte pasatzen ei ditugu lo. Jakin gura nuke zenbat pasatzen ditugun erdi lo. Izan ere, inora ez doazen bideo kaskarrez, eskatu barik bidali dizkiguten irudiz edota interesatzen ez zaizkigun iritziz betetzen zaizkigu orduak. Pantaila bat amatatu orduko isiotzen dugu hurrengoa, eta zerbaiten bila ari garela, han eta hemen sakatzen dugun bitartean, bizitzak ihes egiten digu. Beharbada ez da bizitza ihes egiten diguna, eta posible da gu izatea bizitzatik ihes ari garenak. Baina kontua da ingurukoa baino urrunagokoari begira betetzen ditugula burmuineko datu-basea eta zentzumenen sarea; eta, ondorioz, hemen eta orain gertatzen dena desagertu egiten zaigula.

Bete hutsuneak

Igor Elordui

Espainiako Guardia Zibilak, Auzitegi Nazionalaren aginduz, bederatzi pertsona atxilotu ditu terrorismoagatik _____([a] Euskal Herrian [b] Katalunian), _____ ([a] Bizkaiko [b] Vallès i Osonako) hainbat herritan. Fiskaltzak idatzi baten bidez adierazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Seigarren Epaitegi Nagusiko Manuel Maria Garcia Castellón epaileak zuzendu du operazioa. Idatzi horren arabera, atxilotuak talde separatista sezesionista bateko kideak dira eta matxinadagatik, terrorismoagatik eta lehergailuak edukitzeagatik atzeman dituzte.

Iragan liskartsua atzean utzi nahian

Gotzon Hermosilla

Joan den astean gobernu akordioa sinatu zuten EAJk eta PSE-EEk, Barakaldoko Udala elkarrekin gobernatzeko. Hitzarmena, bistan da, bi alderdiek duten harreman onaren ondorio logikoa da: elkarrekin ari dira Jaurlaritzan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundietan eta udal gobernu nagusietan, eta pentsatzekoa zen Bizkaiko bigarren udalerria ez zela horretan salbuespen izango. Baina gauzak ez dira diruditen bezain errazak, Barakaldon bi alderdiek oso harreman gatazkatsua izan baitute azken urteetan.