Lanera bidean kantuan nindoala, institutuko garaietara itzuli naiz gaur, une batez izan bada ere. Mundu berri eta ezberdinetan neukan burua orduan, ez ikasketetan. Lehen Hezkuntza eskola txiki batean egin genuen —lau pertsona inguru, mailako—, eta institutura igarotzea salto izugarria izan zen niretzako. Adin bereko jende piloa ezagutu nuen bat-batean eta, onerako edo txarrerako, aldaketa handiko...
Iritzia
Garaiz heltzea
Otsailaren 6a. Aspaldi iragarrita zegoen data. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak Confebask patronalarekin bildu ziren Lan Harremanen Kontseiluak Bilbon duen egoitzan. Hizketagaia aspaldi planteatu zuten sindikatuek: Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako lurraldeetan lanbide arteko gutxieneko soldata propioa adostea, egun indarrean dagoena baino altuagoa. Patronalak, ordea, uko egin zion negoziatzeari, argudiatuta «sektore bakoitzeko hitzarmenek jada zehazten» dutela...
Jolastu nahi?
Ongi etorriak Gizartea deituriko jolas parkera. Interkonexio elektrikoaren beldurrezko trena, etxebizitzarako sarbidearen tonbola, erretiroaren 3D simulagailua eta, erdian, erruleta bat. Zure bizitzaren norabidea markatzeko errusiar erruleta. Jolastu nahi? Biribil honek biztanle beste kutxatila ditu, eta, duten kolorearen eta tamainaren arabera, bizitza bat edo beste egokituko zaizu. Tamaina handienekoak dira pribilegio gehien duten etxetxoak, eta kolore...
Aro baten amaiera
Moskun, 1991n, ordura arteko dena amaitu zela jakin omen zuten lehen McDonald’sa zabaldu orduko. Kilometroko ilarak izan zituzten, Plaza Gorritik kilometro eskasera. Nago gure herrian ere nabarituko dugula noiz amaituko den dena, gaztetxe bateko plantxan egindako azken ogitarteko hotza jaten dugunean. Ez dakit azaltzen bien artean zein den lotura zuzena, baina bataila galduen klubeko kide...
Pailazoak eta zirkuak
«Pailazoa jauregira sartzen denean ez da errege bihurtzen. Jauregia zirku bihurtzen da». Donald Trumpek kargua hartu eta hurrengo egunean irakurri nion lagun bati Turkiako esaera zahar hori sare sozialetan. Betidanik liluratu nau nola biltzen duten esaera zaharrek herriaren jakinduria horrelako dosi txikietan. Hasiera batean zirku hitza baino ez zitzaidan bururatu Trumpen jarraitzaileen performanceak deskribatzeko. Zirku...
Errepideak
Begiak itxi eta arnastea nahikoa da ohartzeko aukera anitz dagoela gure eskura une oro; denborarekin batera etengabe irekitzen eta ixten zaizkigun ateak daudela. Sentsazio polita da, baina estresa ere eragin dezake, ate bat zeharkatzeak beste batzuk atzean uztea dakarrelako. Sarritan pentsatu dut ikaragarria litzatekeela bikoizteko ahalmena eskuratzea, geure buruaren kopia berdin-berdina dena sortu eta aldi...
Tuper bat
Zopa ekarri dizut». Edo, azkar sendatzea nahi dut. Gripeak jota dago Euskal Herri erdia, eta etxeko besaulkiak zu ez irenstearekin nahikoa duzunean, salda beroa ekarriko dizun norbait hurbil izatea garrantzitsua da. Litro bete zaintza da beharrezkoa, geroz eta ahulagoa den osasungintza publikoak gainezka egin eta gaztea eta patologiarik gabea bazara. Gaixotzen garenean bakarrik gogoratzen bagara Osakidetzaz,...
Neguko oporrak
Ez nekien nola hasi zutabe hau. Urteak sasoi berezia duenez, Grinch bihurtu edota urteko asmo onak zerrendatu; bien artean egon naiz, gaur zer jarrerarekin hasi asmatu ezinda. Eta hori da, agian, aurtengo Gabonak inoizko ez-gabonenak izan direlako niretzat. Alegia, Gabonei dagozkien osagai guztiak joan zaizkie aurtengoei: ez dut familiako otordu handirik egin, ez naiz opari...
Kontagailuak zerora
Urte bat 3.000 karakteretan kontatzera nator. Urtarrilean, Itziar Ituñok Sarek Bilbon egindako euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioan parte hartzeagatik lan kontratu batzuk galdu zituen. Giza eskubideak defendatzegatik lana galdu duten dozenaka pertsonetako bat baino ez zen izan. Otsailean, inflazioak berriz egin zuen gora; Hego Euskal Herrian; %3,3raino, zehatzak izateko. Argindarraren garestitzearen ondorioz izan omen zen. Hitz...
Besterik gabe
Ez da izan nire urtea. Sarritan zeharkatu naute atzetik aurrera esaldi labur hori osatzen duten hitzok. Urtearen errepasoa egiteko, atzera begira jartzea tokatu zait, eta kostatu egin zait hasiera batean. Maldan gora oinez hasi behar dudanean izaten dudan gorputzaldi pisutsua gogorarazi dit. Beste urte bat gehiago zirudien, hasi eta bukatu egiten diren horietakoa. Baina luze...