Iritzia

Proiektu estrategikoen berpizkundea

Proiektu estrategikoen berpizkundea

​Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako lasterketa hasi berri da, eta kajoian gordeta zeuden proiektuak atera eta haiei hautsa kentzeko momentua heldu dela erabaki dute gure gobernuek. Horien artean, Bilboko Metroaren 4. linearen proiektua; 2009. urtetik Bilboko Udalaren, foru aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren mahai gainean egon arren, izkina batean utzita omen dago. 2019-2023 agintaldiko Bilboko Udaleko azken osoko...

Ez gara postal bat (soilik)

​Edozein markinarri, xemeindarri edo etxebarritarri paseatzeko gonbita eginez gero, guztiek joko dute Etxebarriko bidegorrira (Lea-Artibain, ez Hego Uriben). Eta, ez dugu arrazoirik falta, zoragarria baita bidegorri horren bista, parajea. Errekondotik, gora eta behera doa, asto eta ardien albotik, baserri zahar eta txalet eraberrituen artetik. Postal batean sentitu daiteke, kasik, bisitaria. Visit Basque Country letrak baino...

‘Harro, herri’

‘Harro, herri’

​Beti zure atzetik. Peiremans taldearen Radio Maria kantaren hasierako hitzak dira. Euska Herriko bazter askotan autoko irratian harrapatzen zuten emisora bakarra zelako jarri zioten izen hori kantari. Eta hori da bi urterik behin hamar egunez egiten duguna. Lekuko baten atzetik lasterka egin. Banago, hein handi batean, Korrikak baduela erlijio kutsua, nolabait. Furgoneta baten atzetik egun...

Eguneroko iraultza

​Matrikulazio epea hasi berri da, eta, horrekin batera, Bilboko hainbat familiaren hausnarketa ere hasi beharko litzateke. Izan ere, euskal hezkuntza sisteman agerian dagoen segregazioa, orain dela gutxi Eusko Legebiltzarrean bozkatutako Hezkuntza Legeak berriz mahaigaineratu duen segregazioa hain zuzen, present dago Bilboko auzoetan ere. Bizkaiko hiriburuan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 33 ikastetxe publiko daude hainbat...

Bilbo ez da Bizkaia

Bilbo ez da Bizkaia

​Duela gutxi lagun bat eta biok oporretan izan gara atzerrian. Eta atzerrira joatea bezalakorik ez dago, euskal herritarrontzako behinik behin, identitate ariketa sakon bat egiteko. Ezin konta ahala aldiz galdetu digute gure jatorriaz, «spanish?» esanez. Horrekin zabaldu zaigu erantzunen katalogoa, «Basque Country» erantzun, buruaz bai-ez egin… Baina guztiek ala guztiek ulertu gaituzte «Bilbau» erantzun diegunean...

Kaleak hartu eta irri egin

​Nire zutabetxoa otsailaren 2rako dela jakitean, buru barruan dugun bonbilla famatua piztu egin zitzaidan. Betidanik liluratu nau bonbillatxoaren metaforak. Aititek iluminazio denda zuen, eta kable, argi eta lanparen ingurukoak ohikoak genituen etxean. Euskaraz, gainera, azkarra denari argia esaten diogu. Argiak (eta ilunak) alde batera utzita, leiho hau aratusteen inguruan berba egiteko baliatu nahi nuen, gaur...

Abiadura ezberdinak

​Bilboko erdigunea emisio gutxiko eremu bilakatuko dela jakin dugu 2024. urte hasieran. Hau da, Zabalguneko kaleetan auzokideak ez direnen autoen zirkulazioa debekatuta egongo dela ordutegi eta baldintza jakin batzuetan. Aurrerapauso bat da mugikortasun jasangarria bermatzerako bidean, dudarik gabe, baina soilik hiriko eremu jakin batera mugatutako jasangarritasuna.  Izan ere, gainerako auzoetan, mugikortasun jasangarriaren helburua gero eta...

Ze iruzurti eta ze iruzurtiondoko

​Jokalaria aulkian bezala egon izan naiz ni, inkontzienteki askotan, nire momentua noiz helduko zain. Partidua jokatzen hasteko zain: batetik, eserita eta kanpotik begira dagoenaren lasaitasunez, eskuak ez zikintzearen baretasunez; bestetik, joko zelaira irten eta goraino blaitzeko gogoz. Uler bedi joko zelaiaren metafora, gure gizarte honekin alderatuta: kontrako eztarriko edozein iritzik suak pitz ditzakeena; baina, era berean,...

Bigarren eskuko gizartea

​Listo! Bukatu da. Atzean utzi ditugu zoriontasuna, bakea, maitasuna eta osasuna opatzeko garaiak. Gabon kanta, otordu eta opari erosketen maratoiek modalitate berri bati eman diote lekukoa: pagotxak topatzeko lasterketak. Hasi da merkealdia, hasi da produktuen beherapenen dantza. Nork ez ditu gogoan merkataritza gune handien artean sortzen ziren ilarak, ateak ireki aurretik, deskontu onak lortzeko? Ez...

Beti publikoaren alde

​Gure ezkaratzean eguneroko gertaerak izaten ditugu berbagai, eta, aurton, egia esan, ez dugu izan asperdurarako beta handirik. Aurreko urteetatik zetozen gaiek puri-purian jarraitu dute, eta berriak ere etorri dira. Uda-sasoian zutabe bat idazteko aukera eskaini zidaten eta gogotsu ekin diot gurean eztabaidatzen zirenak letretan jartzeari. Herriko kaleetako espazioaren pribatizazioa aurton bereziki izan dugu eztabaidagai. Gero...