Bizkaian Aste Santuari lotuta egiten den jarduerarik ezagunena da Balmasedako nekaldiaren antzezpena. Herriko nortasunaren parte den ekitaldia bisitariei erakusteko, Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa ireki zuten 2009an.
Gordailua
Merindadeko parlamentua
Lehenago ere merindadeko herritarren bilgune zen, baina XVI. mendean hasi ziren elkartzen Durangaldeko hamabi elizateak Abadiñoko Gerediagako foru zelaian.
Industriaren gomutagarri
Ekainean ireki zuten Orkonera-Lutxana Bilduma, EAEko industria ondare higigarriaren zentroa, Barakaldon. EAEko industriaren historia erakusten duten 1.800 pieza ikus daitezke bertan.
Enkarterri ulertzeko gida irekia
Eskualdearen historia du ardatz Enkarterrietako museoak, Sopuertan. 'Lantegietako emakumeak, Cadagua haraneko 11 fabrika' erakusketarako bisita egingo dute bihar.
Naturaren zaindari
Euskadiko Ekoetxeen Sarearen barruan dago Urdaibaiko Ekoetxea, Busturian. Haren helburu nagusia ondare naturalaren eta kulturalaren balioa ezagutarazi eta ulertzea da.
Harrien isileko sekretuak
Euskal Herriko hileta-monumentuen artean garrantzitsuenetakoa da Elorrioko Argiñeta auzoko nekropolia. Hogei hilobi eta bost hilarri ditu, eta lehenago, Erdi Aroko herrixka bat izan zen eremu hori.
Eskolatik museora, irakastetik erakustera
Villaverde Turtzioz haranean kokatuta dagoen zentro etnografikoak arbasoen eguneroko bizitza ezagutzeko aukera ematen die bisitariei. Eskola zen lehen, eta museo da orain. Irailaren hirugarren astera arte egongo da zabalik.
Duintasuna inoiz ez ahazteko ahalegina
Lemoatxa mendian 1937an gertatutako borroka gogoratzen duen museoa ireki dute aurten, Lemoan. Aranzadirekin batera azken hamar urteetan egindako lanaren erakusgarrietako bat da. Hobietara igo aurretik testuingurua kokatzeko helburua du.
Mareak gora egiten duenean
Lekeitioko Marierrota da itsas indarrarekin dabilen errota bakarrenetakoa. XVI. mendekoa da. 1980ko hamarkadan, berreraiki eta interpretazio zentro bihurtu zuten.
Gaztelua ere baden dorretxea
Muskizko Muñatones gaztelua XIV. eta XV. mendeen artean eraiki zuten. Kanpoan duen harresien sistemagatik, gaztelutzat jo daitekeen Bizkaiko dorretxe bakarra da.