BERRIAren 10. urteurreneko ekitaldien barnean Zertarako hegoak antzezlana izango da gaur Zallako antzokian. Metrokoadroka sormen laborategiak urteurrenerako beren-beregi sorturiko lana da. Pertsonek dituzten superbotereen inguruko aurkikuntzaren ingur...
Bizkaia
Ospatu eta eskertu
Datorren ekainaren 21ean hamar urte beteko ditu BERRIA egunkariak. Milaka euskaltzaleren indarrak posible egin zuen Egunkaria-ren itxierari aurre egin eta euskarazko kazeta berria kioskoetara iristea. Gerora ere, bultzada eta sustengu horrek ez dio hutsik egin; bereziki, azken hiletan, Zure ziztada behar dugu kanpaina dela eta. Orain, urteurrenaren aitzakia aprobetxatu gura du BERRIA Taldeak babes hori eskertzeko eta sarea sendotzeko. Udaberri osoan hainbat kultura ekitaldi izango dira Euskal Herri osoan zehar.
Gaur egun, 14.000 BERRIAlagunen sarea du BERRIAk: 9.000 harpidedun, eta ziztada eman duten 5.000 BERRIAlagun. Sare hori sendotzen jarraitzeko deia egin du BERRIA Taldeak, bai paperean irakurtzen dutenei bai Interneteko komunitateko kideei. Harpidedun eta BERRIAlagunekin batera, kolaboratzaile, behargin eta iragarleak ere gogoan izan gura ditu BERRIAk bere hamargarren urteurrenean. Horregatik, bideo bat prestatu dute. Horien guztien beharra ez ezik, kazetak euskarari egiten dion ekarpena ere islatzen da ikus-entzunezkoan.
Harkaitz Cano idazleak, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Lorea Agirre kazetariak egin dute gidoia. Cano eta Lujanbio BERRIAren Iritzia saileko Jira eta Bira ataleko lehenbiziko kolaboratzaileak izan ziren, eta Agirre urte askotan euskarazko egunkariko kazetaria izan da. Pixel produkzio etxea arduratu da grabaketaz. Bideoan parte hartu dute, besteak beste, Andoni Egaña bertsolariak, Anjel Lertxundi Idazleak, Antton Olariaga marrazkilariak eta Maider Sarasola nahiz Garbiñe Astoreka BERRIAren irakurleek. Baita egun kazetari direnek eta aurretik izandakoek ere.
Hamar minutu inguruko iraupena du, eta hamargarren urteurrena ospatzeko BERRIAk prestatu duen kultur birako emanaldi guztietan ikusi ahal izango da. Hasieran emango dute, BERRIAren proiektua zein den azaltzearekin batera. Ikuskizuna hasi aurretik, eskerrak emateko aprobetxatuko dute kazetaren ordezkariek. Guztira, 32 ekitaldik osatuko dute bira; Euskal Herriko lehenengoa gaur izango da, Errenterian (Gipuzkoa). Bizkaian, berriz, bihar abiatuko da egitaraua, Igorren.
Zertarako hegoak. Hori izango da Lasarte aretora joango direnek ikusi ahal izango duten antzezlana. Metrokoadroka sormen laborategiak prestatu du, beren beregi BERRIAren hamargarren urteurrena ospatzeko.
Ospakizun horiek guztiak burutzeko, ekainaren 22rako BERRIAk jai berezia antolatu du. Andoainen izango da, Martin Ugalde kultur parkean. Haurrentzako ikuskizunak, bertsolariak eta Petti eta Goseren kontzertuak izango dira, besteak beste. Urteurrenari buruzko informazio zabala www.berria.eus/berriataldea webgunean dago eskura.
“Sare sozialek, Internetek eta sakelakoek ate asko ireki dizkiete gorrei”
Bilboko Botikazar institutua Zeinu Hizkuntzaren Interpretazioa goi mailako zikloa eskaintzen duen bakarra da Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. 2001-2002ko ikasturtean hasi ziren prestakuntza hau eskaintzen, eta, geroztik, pertsona gorrekin komunikatzeko...
117
• Epaileak Jabyer Fernandezi bahitutako milioiak. Duela bederatzi hilabete eskatu zion epaileak Jabyer Fernandez enpresariari 117 milioi euroko fiantza ordaintzeko. Ez duenez egin, epaileak orain kopuru horren balioa duten ondasunak bahitu dizkio. Besteak beste, bankuko kontuak blokeatu dizkio, eta Huescako etxalde bat kendu.
Eskolatik eskoletara
Gaur egungo hezkuntza eredura egokitu gara". Modu horretan azaldu ditu Maria Eugenia Gomezek azkenaldian Gregorio Ybarra elkartean egin dituzten aldaketak. Entzumen urritasuna dutenei laguntza ematen die elkarte horrek, eta kudeatzailea da Gomez. "Apa...
Euskaldunak biltzeko
6Jai egunaErandioErandiok Kanpomartxo eguna ospatuko du etzi, domekaz. Ekintza ugari prestatu dituzte eguna girotzeko. Goiz partean, Goi-Alde, Trabudu eta Uztargi taldeek dantza emanaldia eskainiko dute, eta, ostean, Mendibaiarte abesbatza arituko da...
“Ez zegoen berariazko zereginik; denok egiten genuen denetarik”
Bi hilabeteko bidaia luze bezain aberatsetik lehorreratu berri da Iker Arriaga (Zornotza, 1992). Pakea Bizkaia-ren hirugarren espedizioko kidea da. Azken txanpan egon da zornotzarra, Ushuaia eta Bilbo artekoan, alegia.Otsailean abiatu zen Argentinaran...
Braillez etiketatzen ari dira zenbait produktu
Gero eta kontsumorako produktu gehiago etiketatzen ari dira braillez. Kaiku esnekien markak, ikusmen urritasuna duten pertsonei laguntzeko asmoz, eredu horri jarraitu dio, eta hainbat produkturen etiketak braillez ipini ditu. Horren bidez, zein produk...