SUPERBOTEREAK EZBAIAN JARRITA

BERRIAren 10. urteurreneko ekitaldien barnean Zertarako hegoak antzezlana izango da gaur Zallako antzokian. Metrokoadroka sormen laborategiak urteurrenerako beren-beregi sorturiko lana da. Pertsonek dituzten superbotereen inguruko aurkikuntzaren inguruko albiste bat du abiapuntu. “Pertsonen botereaz eta ezertarako balio ez duten gauzen garrantziaz” mintzo da antzezlana, sortzaileen berbetan. 20:00etan hasiko da emanaldia. Sarrerak hamar euro balio du; BERRIAlagunek, baina, prezio erdian eros dezakete. Antzerkiaz gain, BERRIAren hamar urteko ibilbidearen inguruko bideoa ikusiko dute bertaratzen direnek.