Bizkaia

Bilboko auzoetan, beste ospakizunekin uztartuko da

Gaurtik aurrera, euskararen astea egingo dute Bilboko Santutxu eta Txurdinaga auzoetan, eta kultur astea Uribarrin. Ospakizun horiekin bat egingo du Korrikak hiriburura heltzean. Hilaren 21ean, lasterketa iristearekin batera, Korrika Eguna antolatu du...

@sarean

18. Korrikaren inguruko informazio guztia bildu du AEK-k Korrikaren webgunean. Besteak beste, ibilbidea, mezua, omenduak, Korrika Kulturala, Korrikaklipak, argazkiak, bideoklipa eta beste hainbat kontu kontsulta daitezke.

www.korrika.org

Korrika 18ren kilometroak.

Andoainen (Gipuzkoa) hasi eta Baionara heldu arte 2.587 kilometro egingo ditu 18. Korrikak. Kilometroz kilometro eta eskuz esku ibili ostean, martxoaren 24ean helduko da helmugara. Bizkaira hilaren 20an helduko da lehen aldiz.

Lekukoa hartzeko prestatzen

Abian da 18. Korrika. Atzo Andoainen (Gipuzkoa) hasi eta datorren martxoaren 24ra arte eten barik ibiliko da Euskal Herrian barrena. Aurretik, ordea, dena prest egoteko aspaldi hasi ziren lanean eskualdeetan. Izan ere, tokiko lanak berebiziko garrantz...

280

Lemoan aldatutako argiak. Argindarraren kontsumoa %75 inguru gutxituko du Lemoako Udalak, kaleko 280 argietan LED teknologia ezarri duelako. Era berean, gauean fluxua murrizteko sistemak ere jarri dituzte. Ekologistak Martxan taldeak egitasmoa txalotu du.

Euskara ikasleak omendu ditu 18. Korrikak

Euskara ikasten dabiltzan milaka eta milaka euskaltzale omendu ditu aurtengo Korrikak, haien lana nabarmendu eta eskertzeko. Urtarrilaren 26an Usurbilen (Gipuzkoa) egin zuten omenaldi jaia eta bertan elkartu ziren ikasle eta irakasleak. Denek batera g...

Bakioko txakolindegien uzta berria aurkeztuko dute

San Jose jaien barruan, bihar egun handia dute Bakion. Herriko lau txakolindegik uzta berria aurkeztuko dute eguerdian. Aurtengo aitabitxia Alex Txikon alpinista izango da.

Goizeko hamarretan, Bentako plazatik Zubiaurrealdeko pilotalekuraino kalejira egingo dute, txistularien doinuek lagunduta. Ondoren, azoka zabalduko dute, eta, eguerdiko hamabiak inguruan, ohorezko aurreskuaren ostean egingo dute uzta berriaren aurkezpen ekitaldia. Hain zuzen ere, Bizkaiko Txakolina jatorri izena duten herriko lau txakolindegiren ekoizpena erakutsiko dute. Gainera, txakolin dastaketari laguntzeko, arkumetxo pintxoak banatuko dituzte.

Astearterako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte, San Jose eguna jai giroan ospatzeko. Goizean, kalejira, meza nagusia, herri kirolak eta umeentzako pailazoak egongo dira, eta pintxo eta txakolin dastaketa egingo dute. Bestalde, Bakio, el pueblo habla a través de sus símbolos liburua aurkeztuko dute.

SANJOSEETAKO AZOKA

Zer. Bakioko lau txakolindegiren uzta berriaren aurkezpena.

Non. Txakolingunean.

Noiz. Bihar. Azoka 10:30ean zabalduko dute.

ANTZERKIA, MUSIKA ETA BERTSOA

Artedramak eta Kultur Leioak Kultur Maratila jaialdia antolatu dute astebururako. Atzo hasi zen, eta domekan bukatuko da. Gaur, Metrokoadroka kolektiboak Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek? lana taularatuko du. Eta Xabier Lizasok eta Andoni Egañak, Bi arreba bertso eta musika ikuskizuna eskainiko dute. Bihar, Biutz ikuskizuna eta Anariren kontzertua izango dira —irudian—. Domekan, Lingua Nabajorum antzezlana ikusteko aukera egongo da.

“Arrantzatzen dugunagaz ez dugu betetzen arrainaren eskaria”

Aztin egiten du beharra Leire Arantzamendi Egigurenek (Ondarroa, 1973), Itsas Ikerketa Sailean, akuikulturan. Arrainaren elikaduran dago espezializatuta, lipidoen metabolismoan eta horrek arrainaren kalitatean daukan eraginean, jakitun izanik osasunerako garrantzia daukala "kate luzeetako lipido batzuk bai arrainaren hazkuntzan, bai ongizatean eta bai azken produktuan agertzeak".

Tesia eta ikasketak horren inguruan joan ziren. Las Palmasko Unibertsitatean hasitako bideari Senperen eta Bartzelonan eman zion jarraipena. Markina-Xemeinen, Lea Artibai ikastetxean lan egin zuen gero. Eta, 2010az geroztik, Sukarrietan ari da, Azti-Tecnaliaren egoitzan.

Akuikultura zer den galdetuta, erraz ulertzeko definizioari egin dio kolpe: "Uretako eta uretan bizi den organismo oro eremu kontrolatu batean haztea da".

Akuikulturan ari diren enpresa gutxi daude Euskal Herrian; tona gutxi ekoizten dira hamen, baina, arrainaren kontsumo joerak ikusita, premiazko funtzioa betetzen du akuikulturak. Horren adibide da Eusko Jaurlaritzak martxan ipini zuen 2008-2014 Akuikultura Programa. "Akuikulturak Euskal Herrira zer ekar dezakeen, zein espezie gara dezakeen eta zein lekutan egin ahal den aztertzea" da haren helburua. Horren ildotik doaz Aztiren garapenak ere: "Produkzio sistemak probatzen ari gara, eta espezie ezberdinak, produkzioen bideragarritasuna aztertzeko, betiere, merkatuari begiratuta: balio handiko produktua eskaini behar du akuikulturak, kalitatezkoa, eta merkatuan prezio ona izan behar du", azaldu du.

Akuikultura bera, beste leku batzuekin alderatuta, oso garestia da Euskal Herrian: "Gure lurraldea garestia da edozein produktu ekoizteko, akuikultura garatzeko beharrezkoak diren lurra, ura eta energiaren kostuak altuak direlako". Akuikultura, gainera, ez da garatzen industria lurretan. Beraz, bai energia bai lurraren prezioak ere altuak izaten dira. "Batez ere itsasoko espezieak produzitzeko kostaldeari lotuta egon beharrak beste hainbat aktibitategaz leihatzea eskatzen du; etxe eraikuntzagaz, turismoagaz eta arrantzagaz, besteak beste, horrek lurraren kostea asko garestitzen duelarik".

Zailtasunak zailtasun, aberastasuna ekar dezakeen aktibitatea da, eta arrantzaren osagarria izan daitekeena. Azken urteetako joera ikusita, "hurrengo urteetan akuikulturaren erronka nagusia mundu osoan arrain produktuen eskariari aurre egitea izango da". Gaur egun, akuikulturak eta arrantzak erdiz erdi betetzen dute eskari hori.

Galdutako orekaren bila

Baina azken urteetan arrainaren eskaria hazten doala azaldu du ikerlariak. "Garapen ekonomikoagaz batera, poblazio horren arrain produktuen eskariak gora egingo du; batez ere Asian. Europa mailan ere eskaria igotzen doa, nahiz eta krisia eskaria moteltzen ari den". Beraz, akuikulturaren haztapena derrigorrezkoa izango da mundu mailan arrain produktuen eskari hori asetzeko, arrantzaren produkzioa ez da-eta hazi 1990eko hamarkadaz geroztik. 2010. urtean munduko populazioa 8,1 milioikoa zen, eta pertsona bakoitzak urtero 18 kilo eskatzen zituen. 2030ean ia 8,5 milioiko populazioa espero da munduan, eta eskaria 20 kilora igoko da.

Eskariari erantzuteko eskaintza nahikorik, baina, ezin du eman itsasoak: "Euskal Herrian, arrantzatzen dugun guztiagaz, ez dugu betetzen arrainaren kontsumoaren eskaria, apartetik ere ez". Japoniaren atzetik, pertsonako urteko arrain kontsumo eskari handienetakoa dauka Euskal Herriak.

Askotariko ekoizpena

Itsasoko arrainei dagokienez, erreboiloa eta mihi arraina daude arrain haztegietan, eta, besteak beste, bakailaoagaz ari dira probak egiten. Ur gozoan, berriz, aingiraren eta amuarrainaren produkzioak egon dira orain arte. Egun, badago enpresa bat tilapia garatzen ari dena. Egiptotik datorren espeziea da tilapia, arrain zuria, eta Euskal Herrian oraindik orain ezezaguna bada ere, Asian, Afrikan eta AEBetan asko kontsumitzen da. Munduan karparen atzetik ekoizten diren arrain espezie garrantzitsuenen artean bigarrena da. "Datozen urteetan hemen tilapiaren industria produkzioa egitea espero da".

Euskal Herrian, Europan eta nazioartean ere akuikulturaren ardatz izatea lortuko du Aztik. Europako Akuakultura Elkarteko parte izanda, Aquaculture Europe 2014 Akuakulturako Nazioarteko Biltzarra antolatuko du erakundeak —2014. urtean da egitekoa, Donostian, Kursaalean—. Arantzamendik bertan parte hartuko du, tokiko antolakuntza batzordean.