Iurretako hainbat gaztek Laixiar irrati librea sortu dute ideiak trukatzeko, ondo pasatzeko eta "zorakeriak" esateko. Dagoeneko bi irratsaio aireratu dituzte.
Bidelagunak
Beraien hazia erein nahi dute
Neska gazteen arazoak neska gazteen begiradatik identifikatzeko bilgune bat falta zela ikusirik sortu zen Zornotzako Suhaziak taldea. Egoerak baldintzatuta, sare sozialetan eman dituzte lehenengo pausoak.
Bertakoa, eskura, euskaraz
Busturiko Kontsumo Taldea hamabost kidek osatzen dute. Aurrera begira, sarea herri osora zabaldu nahi dute, eta kideen parte hartzea sustatzea ere bada asmoa.
Aldaketarako tresna
2010ean birsortu zuten Urduñako Adi emakumeen elkartea. Feminismoa ardatz, tailer eta ekintza ugari egiten dute herrian. Bitartekari sarearen parte ere badira.
Txerriak akademia ere merezi du
Txerriari eta txerrikiei lotutako ohiturak sustatzeko eta zabaltzeko asmoz, 1991n Txarriduna txerriaren akademia sortu zuten, Bilbon. Makina bat txapelketa bultzatu dituzte harrezkero.
Iluntasunean argi bila
Bizkaiko Astronomia Elkarteak unibertsoko objektuak behatzen ditu, eta astronomiak zientzian eta nekazaritzan izan duen garrantzia gizarteratzen aritzen da.
Abarketak jantzirik jaio zen taldea
Dantzarako tradizio handia dute Iurretan, eta Mikel Deuna dantza taldea elikatu dute belaunaldiz belaunaldi. Duela bi urte, neska gazteak dantzari dantza egitera atera ziren plazara.
Begi zorrotzak eta esku finak
Eredugintza Estatikoaren Bizkaiko Elkartea 1970eko hamarkadan sortu zen, Portugaleten. Itsasontzien, eraikin esanguratsuen eta hegazkinen maketak egiten dituzte. 25 kide inguru ditu; gehienak, erretiratuak.
Taula gurpildunetan hegan
Natalia Salazar Orbe
Kirolaz gain, bizimodu bat ere bada skate egitea. Oso kirol teknikoa da. Hori bakarrik ez, ausarta ere izan behar duzu. Zuk zeuk jartzen dituzu mugak, eta beldurra gainditu behar duzu". Iñigo Laisekaren berbak dira. Mungiako Malen Skate klubeko kidea da. Biharko rock musika eta skatea uztartzen dituen Atzekaldeta jaialdia antolatu dute herrian bertan, Azken Zarata rock elkartearekin batera.
Txapel, baxoerdi eta bilbainada artean
Ibai Maruri Bilbao
Kuadrillan kalez kale ibiltzea da txikiteoa, tabernaz taberna, poteoan, eguneko kontuak esaten, politikaz, gizarte gaiez edo kirolaz eztabaidatzen. Bizitzeko era bat da; lagunekin egoteko modu bat". Fernando Iraeta santutxuarra (Bilbo) betidanik izan da txikiteroa.