Lekeitioko Atabaka elkarteak hamar urte bete ditu. Herriko ondarea zaintzeko helburua du. Haren lanari esker, Garraitz uhartea parke arkeologiko izendatu zuten.
Bidelagunak
Bizirik irauteko, komunitatea
Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea 2017an sortu zen. Ordutik hainbat arazo azaleratu direla esan dute, eta irtenbiderako aukera bakarra "komunitatea" dela uste dute.
Auzotarrak auzoa kudeatzen
Herri lursail batzuk kudeatzeko sortu ziren Iurretako kofradiak, duela 160 urte inguru. Baso ustiaketatik lortutako dirua auzoak hobetzeko erabiltzen dute ordutik.
Magia trikimailuen atzean dagoen artea
Bizkaiko Ilusionismo Elkartean hainbat adineko 60 lagun inguru daude gaur egun. Trikimailuak ikastetik haratago, uste dute "autoestimuan laguntzeko" balio duela magiak.
Organoei bizi berria ematen
Bizkaiko elizetan organo erromantiko garrantzitsuak daude. Ondare hori gorde eta herritarren artean ezagun egiteko, Diego de Amezua elkartea sortu zuten 2004an.
Bide berriak urratzeko prest
Ondarroako Aurrera mendi taldearen barruan sortu dute Arbide eskalada taldea, oraintsu. Instalazio berriak eraikitzen ari dira herrian, eskalada bultzatzeko asmoz.
Ukatutako horien borrokarako garra
Uribe Kostako sexu eta genero disidenteen asanblada da Ukatu. Duela bi urte sortu zuten, hiriburuan antolatzeko joera hautsi eta beren herrietan eragiteko eta sareak sortzeko asmoz.
“Batasunerako” hizkuntza
Esperantoa XIX. mende bukaeran sortu zen; 1902an, dagoeneko, hizkuntza horren hiztun bat zegoen Bizkaian. Bilboko Esperanto Taldea 1906an eratu zuten. Gaur egun, 56 kide ditu.
Leizeen ikusmiratik begira
Gernika-Lumoko ADES Saguzarrak Espeleologia Kirol Elkarteak 40 urte baino gehiago daramatza martxan. Trantsizio garaian sortu zuten. Hainbat leizetan ibili dira.
Kolektiboa babesgune lur arrotzean
Bizkaiko kaleko saltzaileen Bmolo Moye Dole elkartea 2017an sortu zuten. Ordutik, hainbat arazo larriagotu egin dira, eta horiei aurre egiteko erresistentzia kutxa bat jarri dute martxan, beste talde batzuekin batera.