Kultura

Zer ikusi, hura barneratu

Zer ikusi, hura barneratu

Natalia Salazar Orbe

Kutxa bat zabaldu, eta Afrikako sabanako animalien egunerokoa agertu da begien aurrean. Nkozu elefantearen, Zebele zebraren, Mondonga jirafaren eta orro egiten besterik ez dakien Tunba lehoiaren bizitzak, aurrez aurre. Jolasen bidez, elkarrekin bizitzen ikasiko dute. Denak dira desberdinak, baina aniztasun hori dibertigarria da. Didau antzerki taldeak eramango du Bilbora, gaur, Tunba ipuina. Kaxa ireki, eta mundu berri bat zabalduko da Abandoko udaltegian, euskaraz. Hizkuntza ohiturak finkatzea garrantzitsua baita. Hori hala dela jakitun, XV. Ikusi eta Ikasi programa abiatu dute Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topagunea euskararen aldeko kultur elkarteen federazioak.

Zigilu propioa duen irudi bilduma

Zigilu propioa duen irudi bilduma

Uxue Gutierrez Lorenzo
Eskutitz ilustratuak. Aurrez ikusita, argazki bat. Buelta emanda, atzez, eskuz idatzitako lerroak. Igorleak mezua erdibituta bidaltzen du, gainera. Ezkerreko erdian, irudiko tokian bizitakoaren lekukotza idatzia; eta eskuinean, berriz, hartzailearen inguruko informazioa.

Hutsean gordetako artisautza

Hutsean gordetako artisautza

Eider Mugartegi

Kolorea deigarri egiten da Jose Pablo Arriaga artista markina-xemeindarrak Osteko kalean daukan tailerreko ate paretik igarotzean. Kaleko begirada erakartzen duen ezaugarri hori ez da izaten ohikoa haren lanetan; ez du inoiz kolorerik erabiltzen, zuria eta elementu naturalak besterik. Bere tailerra bihurtu du erakustoki, gainera, lehenengo aldiz hori ere. Erabaki zail bat hartu behar izan du artistak: bere aitonak duela 85 urte hasitako tradiziozko egur taillatzea bukatzea; haustura horren isla da erakusketa.

Igande goizetako fotogramek erakarrita

Igande goizetako fotogramek erakarrita

Natalia Salazar Orbe
Zuri-beltzean proiektatutako film baten fotogramak oroitarazten ditu: eguerdia iritsi orduko, goizetik kalean ibilitako herritarrak zine aretoetan sartzen erakusten dituzte irudiek. Igandea da. Ilarak ez dira asko luzatzen, eta, batez ere, umeak daramatzaten familiak daude bertan.

Mami eta azal aldaketa

Mami eta azal aldaketa

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Mugarria izan da 2018. urtea Bilboko Arte Ederren Museoarentzat, eta ez soilik 110 urte bete dituelako. Museoa "modernizatzeko" asmoa iragarri zuen Miguel Zugaza zuzendariak, 2017ko martxoan, kargua hartu eta berehala, eta iragarritakoa gauzatzeko neurriak hartu ditu bukatzear den urtean: eraikin zaharreko 31 areto berritu eta bi erakusketa handi antolatu ditu azken hilabeteetan—ABC Museoaren alfabetoa eta 68aren ostean—. Bilboko Arte Ederren Museoa XXI. mendeko hiriburuan txertatzea beharrezkoa dela uste du Zugazak, eta, bide horretan urratsak egiteko, 2019-2022 urte arterako plan estrategikoa ere ondu du.

Gozatuz gozarazi

Gozatuz gozarazi

Natalia Salazar Orbe
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko dute bihar, Bilbao Arenan. Zortzi bertsolari gazte baina trebatu ariko dira nor egehiago: lau emakume eta beste horrenbeste gizon. Jon Enbeitak jantziko dio txapela irabazleari.