Kultura

Itzal handiko poetak Bilbao Poesia literatur jaialdiaren XX. aldia ospatzeko

Itzal handiko poetak Bilbao Poesia literatur jaialdiaren XX. aldia ospatzeko

Aitziber Laskibar Lizarribar

Hogei urte bete ditu Bilbao Poesia literatura jaialdiak, eta beste horrenbeste poetak borobilduko dute urteurreneko saioa, datozen egunotan; ibilbide handiko poetek zein belaunaldi berrikoek, atzerrikoek zein etxekoek. Horien artean izango dira, besteak beste, Pere Gimferrer, Paca Aguirre, Nuno Judice, Miren Agur Meabe, Irati Iturriza, Jose Fernandez de la Sota, Maria Maizkurrena eta Beatriz Txibite. Errezitalak, musika eta egileekiko topaketak izango dira hilaren 15a bitartean Bidebarrieta liburutegian.

Bost urtez elkartasuna ardatz

Bost urtez elkartasuna ardatz

Peru Azpillaga Diez
Bost urte bete dira 40 Minutu Rock elkartasun jaialdia sortu zenetik, eta, geroztik, milaka izan dira urtero Durangoko Landako gunean bildu direnak musikaz gozatzeko. Hortaz, asko izan dira urte hauetan bertatik igarotako norbanakoak, bai ikusle eta bai taldeak.

Bidea urratzeko oholtzak

Bidea urratzeko oholtzak

Natalia Salazar Orbe
Bizkaian bertsolaritzak zuen hutsunea betetzeko asmoari helduta, herriz herri ibili zen hilaren 8an azken arnasa eman zuen Jon Lopategi bertsolaria. Bizkaiko taldekako lehiaketak ere eskualdez eskualde aritzen diren bat-bateko kantu egileak bilatzen ditu.

Pertsona beste nortasun

Pertsona beste nortasun

Natalia Salazar Orbe

Bi emakume: Elisa eta Marcela. Debekatutako maitasun istorio bat, 1901ean, Galizian. Debekuei aurre egin, eta ezkondu ere egin ziren, Elizatik. Horretarako, Elisa gizon jantzi zen, eta nortasun berri bat asmatu. Herrian berehala jabetu ziren gertatutakoaz, ordea. Eta era guztietako mespretxu eta errepresaliak jasan behar izan zituzten biek. Horra hor aurtengo Zinegoak jaialdiaren abiapuntua: Elisa y Marcela, Gena Baamondek zuzendutako A Panadaria konpainiaren antzezlana. Benetako gertakari baten kontakizun errebeldea egingo dute Arriaga antzokian, astelehenean, Gay-Lesbo-Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko Nazioarteko jaialdiaren inaugurazio ekitaldian.

Euriak blaitutako doinuak

Euriak blaitutako doinuak

Gotzon Hermosilla

Argitaratu zenean, 2008. urtean, liburua Bilbo inguruko rockaren historia ulertzeko ezinbesteko tresna bilakatu zen. Lluvia, hierro y rock-and-roll. Historia del rock en el Gran Bilbao 1958-2008 (Euria, burdina eta rock-and-rolla. Bilbo Handiko rockaren historia 1958-2008) zuen izenburu, eta 460 orrialdetan xehe eta sakon kontatzen zituen Bizkaiko hiriburuan rockaren inguruan 50 urtean gertaturikoak.

Goraka doa Bizkaia agertoki nahi duten ekoizpenen kopurua

Goraka doa Bizkaia agertoki nahi duten ekoizpenen kopurua

Natalia Salazar Orbe

Guggenheim museoaren titaniozko xaflen xarma; Urdaibaiko itsasadarraren inguru naturala; Portugalete, Getxo, Galdakao... bertako zein kanpoko ekoiztetxeek Bilboko eta Bizkaiko hainbat kokaleku hartu dituzte denetariko grabazioak egiteko. Fikzioa pantaila handian zein txikian, gertuko txoko ezagunak agertoki dituztela. Bilbao Bizkaia Film Comission zerbitzu publikoak eman berri ditu iazko datuak. Zerbitzu horren xedea da Bizkaiko agertokiak aukeratzen dituzten ikus-entzunezko guztien lanak erraztea eta arintzea; eta, haien arabera, 201 ikus-entzunezko ekoizpen gauzatzeko arreta eman dute, eta 128 ekoizpen filmatu dituzte bertako agertokietan.