Kultura

Konfiantzazko giroan sortzera

Konfiantzazko giroan sortzera

Natalia Salazar Orbe

Ideia huts batetik proiektu bat gauzatzera arteko prozesu guztia modu kolektiboan, elkarrekin, egiten duten lau emakumek osatzen dute Txakur Gorria taldea. Jarduteko modu hori ardatz hartuta antolatu dute Lau Eskutara literatura ikastaroa. Otsailaren 1ean hasita, Txakur Gorriko kideek lau larunbat goizetan eskainiko dituzte hitza eta irudia abiapuntu hartuta sormenari ateak zabaltzeko topaketak, Markina-Xemeinen.

Andre musikarien bozgorailua

Andre musikarien bozgorailua

Ane Maruri Aransolo
Emakume musikariek agertoki berezia eta berria dute Interneten. Izan ere, Musika Gida Morea jaio da, Euskal Herriko agertokietan andreek egindako musikaren presentzia sustatzea helburu duena.

Musikarekin elkarrizketan

Musikarekin elkarrizketan

Ibai Maruri Bilbao

Formatuak egiten du ezberdin Neguko Bidaia kontzertu sorta. "Ordubeteko musika saioak dira, eta, ondoren, musikariarekin berba egiteko aukera izaten dute entzuleek; solasaldiak ordu laurden edo ordu erdi iraun dezake, entzuleen parte hartzearen arabera". Getxoko Andres Isasi Musika Eskolako zuzendari Joxean Llorenteren arabera, "horrek egiten ditu erakargarri".

Sokaldiaren espirituari segika

Sokaldiaren espirituari segika

Natalia Salazar Orbe

"Esfortzua, sokaldiaren espiritua eta elkartasun agorrezina". Balio horiek uztartuko dituzte datorren astean Barakaldon egingo duten XVI. Alpin Astean. Emakumeek emango diete hasiera barakaldarren artean mendizaletasuna zabaltzeko asmoa duten jardunaldiei. Eta eurak izango dira itxiera saioko protagonistak ere. Alpino Turista taldeak nahita egituratu ditu horrela, "emakumeek mendian egin duten bideari ikusgarritasuna emateko".

Gabonetarako iratzartzen

Gabonetarako iratzartzen

Ibai Maruri Bilbao
Edozein gernikarri herriko nortasuna osatzen duten hiru elementu zein diren galdetuz gero, Denis Azkaratek argi du hiruretako bat Marijesiak izango direla. "Arbola aipatuko dute, astelehenetako merkatua, frontoia... Baina seguru nago Marijesiak beti agertuko direla".

Fosterren Bilbo

Fosterren Bilbo

Ibai Maruri Bilbao
Duela urte bi iritsi zen Miguel Zugaza, bigarrenez, Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaritzara. Berehala esan zuen museoa zaharberritzeko premia ikusten zuela, eta eraldaketa fisikoa ere izan beharko zela.

Gabon girora salto egiteko prest

Gabon girora salto egiteko prest

Natalia Salazar Orbe

Enbor handi bat erretzen zuten antzina neguko solstizioan, baserrietako sutondoetan, berriro jaio behar zuen eguzkiari omen egiteko. Tximiniako gar haiek led argiei utzi diete lekua herrietako kaleetan: milioi bat argi baino gehiago jarri dituzte Bilbon Gabonei harrera egiteko. Abenduaren hasieraz geroztik argiztatzen dituzte hiriko txokoak. Gabon garaiko jaiegunetarako eta oporraldirako, gainera, jarduera ugari eskainiko dituzte #BilbaoGabonak programaren barruan.