Kultura

Musikak saretutako zapo eta suge gazteak

Musikak saretutako zapo eta suge gazteak

Maialen Arteaga

Durangaldeko bederatzi talde gazte, bederatzi kantako disko batean. Formatu hori du gaur aurkeztuko duten Sapuek eta sugiek bilduma diskoak. Durangoko, Elorrioko, Ermuko eta Berrizko bederatzi talde gazte biltzen ditu, euskara hutsean hainbat musika genero uztartuz.

Udazkena, musikaz lagunduta

Udazkena, musikaz lagunduta

Peru Azpillaga Diez
Martxoaz geroztik, Ugaon zuzeneko musikarik gabe geratu direla ohartarazi du Goio Ramos Ugaoko Sarea Sound System musikazaleen elkarteko kideak. "Jaietako kontzertuak, gure elkarteko egitasmoak... dena geratu da bertan behera", azal...

Bizi berri baten esperoan

Bizi berri baten esperoan

Natalia Salazar Orbe

Ezagunak ziren oso Antonio eta Juan Cruz de la Fuente Bolanjero anaia durangarrak. Zilargileak ziren ogibidez, eta, horregatik, plateruak esaten zieten. Ogibideak baino gehiago, haien kultur arloko jardunak egin zituen ezagun, ordea. Koplagile eta soinulari trebea omen zen Juan Cruz; dantzari iaioa, berriz, Antonio. Oso plazakoak, eta kultura herrikoiari lotuak biak. "Haien omenez, plateruen etxe hau egiteko Plateruena kafe antzokia izena jarri zen. Haien omenez dator izena".

Bertsoak irekiko du etxea

Bertsoak irekiko du etxea

Ibai Maruri Bilbao

Joan den otsailean abiatu zuen Euskararen Etxeak Hi(ZKI)bridoak zikloa, euskarazko sorkuntzari plaza berri bat emateko asmoz. Erakundearen eta, batez ere, eraikinaren beraren berrantolaketaren ondorio izan zen.

Bihar hasiko da Loraldia festibala, pandemiagatik eten eta sei hilabetetara

Bihar hasiko da Loraldia festibala, pandemiagatik eten eta sei hilabetetara

Peru Azpillaga Diez

Osasun larrialdiaren ondorioz, abiatu eta gutxira, Loraldia festibalaren seigarren aldia gelditu behar izan zuten antolatzaileek. Hala, sormenean oinarritutako kultur jaialdiak bertan behera utzi zituen udaberriarekin batera Bilbon loratzekoak ziren ekitaldi guztiak. Geroztik, ordea, Loraldia kultur elkarteko kideak ez dira geldirik egon, eta eutsi egin diote euskal kulturaren proposamen berritzaileenak plazaratzeko asmoari.

Kale dantzak, oholtza handien astindu

Kale dantzak, oholtza handien astindu

Maialen Arteaga

Agertokia apurtu". Halaxe dio kaleak oholtza gainera daramatzan Break On Stage nazioarteko jaialdiak. Urtero-urtero, martxoan, dantza urbanoen erakusleiho izaten da. Sustraiak karriketan dituzten dantzen aterpe izaten da. Sustraiak kaleko dantzetan ditu, baina adarrak beste hainbat diziplinataraino eratu dira; kirolera, esate baterako. Beste kultur ekitaldi asko bezala, aurtengoa atzeratzeko erabakia hartu zuten. Lehenengo, ekainera. Azkenik, Bilbon asteburu honetan emango diote amaiera sailkapen jaialdiari.