Datorren ostiraletik igandera bitarte egingo dute Bermeoko 39. Arrain Azoka. Jai pixka bat egiteaz gain, produktuak erosi eta dastatu ahalko dira, eta arrantzaren sektorea barrutik ezagutu ere bai.
Gizartea
Udaberriko bisitarien errolda bat
Sopelako Kiribile elkarteak egitasmo bat abiatu du enara azpizurien, enara arrunten eta sorbeltz arrunten habiak identifikatzeko herrian.
Tokiko historia genero ikuspegitik ikertzeko beka sortu dute Ugaon
Jute fabrika aztertzeko proposamena egin du udalak. Maiatzaren 17an amaituko da izen ematea.
Bizkargi, erromeriaren eta memoriaren gunea
Bizkargi Eguna ospatuko dute igandean Zornotzako Bizkargi gainean. Antolatzaileek 3.000 pertsona inguru espero dituzte. Erromeria eta Patxi Jaka gudariari egindako omenaldia dira ardatzak.
Azken momentuak errazteko
Bizkaiko Medikuen Elkargoak aholkularitza zerbitzua jarri du martxan herritarrek Aurretiazko Borondateen Dokumentua egin ahal izateko prozesuan laguntzeko asmoz.
Gazteentzako psikologoak Durangon
Durangoko Udalak arreta psikologikoa jasotzeko bonuak jarriko ditu bost euroren truke. Herrian erroldatuta dauden 14 eta 35 urte bitarteko gazteei bideratuta daude.
Mende erdi bat euskara irakasten
Bilboko Bilbo Zaharra euskaltegiak 50 urte egin ditu dagoeneko. Euskaltzaindiaren batzordeetan ibilitako hainbat lagunek sortu zuten. 1980ko hamarkadan, frankismoaren osteko erakundeen sorrerarekin, euskara ikasteko premia egon zen, eta ikasle andana bat izan zituzten.
Metroaren lineak lotu ezinik
Metroaren 5. linea Galdakao-Usansolo Ospitalera iritsiko da. Sarratun intermodala egingo dute basauriarrentzat, baina bizilagunak ez datoz bat eredu horrekin.
Bilboko Peñascal auzoan 223 etxebizitza ordezkatuko dituzte
Bilboko Udalak plan urbanistiko berezia onetsi du. 218 etxebizitza berri aurreikusten dituzte. Auzoko bizilagunekin prozesu parte hartzailea egingo dute ekainaren 15era arte.
25 lagunentzako zentro soziosanitarioa, Gernikako ospitalean
Gernikako ospitaleko hirugarren solairuan mendekoentzako arreta zentroa atonduko dute diputazioak eta Jaurlaritzak. EITBren Iurretako egoitza zenean logistika zentroa ipiniko du Osakidetzak.