Gizartea

Hesituta, bota egingo dute

Hesituta, bota egingo dute

Natalia Salazar Orbe

Ez dago atzera-bueltarik. Erabakia irmoa da. Gorlizko hondartzan bertan zutik eta zabalik zegoen azken jatetxea bota egingo dute. Dunak berreskuratzeko proiektua du esku artean aspalditik Trantsizio Ekologikorako Espainiako Ministerioak. Orain, prozesua martxan jarri du: urte luzez erretegia hartu duen eraikina zigilatu du, eta hura eraisteko agindua eman du.

Kirolaren betaurrekoak jarrita

Kirolaren betaurrekoak jarrita

Ander Makazaga Conde

Zein erraz alda diezaiokeen gaixotasun batek bizitza pertsona bati. Gaitza bata edo bestea izan, mundua eta gizartea begiratzeko betaurreko bereziak janztera behartuta egoten dira, eta, beharbada, lehen ez zuten kontzientzia bat pizten zaie. Bizitako esperientziak sakon eraginda, elkarte, erakunde edota ekinaldi askoren buru bilakatzen dira sarri pertsona horiek. Ager Cuadrado gernikarra da pauso hori ematera ausartu direnetako bat. 2017. urtean, giltzurrun transplantea egin zioten, eta, ordutik, lan eta lan aritu da, berak garai hartan bezala orain dialisia egin behar duten pazienteei laguntza eskaintzen.

Harrotasuna ulertzeko bi ikuspegi, talkan

Harrotasuna ulertzeko bi ikuspegi, talkan

Natalia Salazar Orbe
LGTBI kolektiboaren eskubideei buruzko nazioarteko eztabaidaren agertoki bihurtuko da Bilbo datozen orduetan. Atzo I. Konferentzia Atlantikoa egin zuten Euskalduna jauregian. Gaurtik etzi artean, berriz, European Pride Organisers Association EPOAren batzarra egingo dute. Topaketak iritzi kontrajarriak sortu ditu LGTBI kolektiboaren barruan. Era horretako jardueren onurez mintzatu da Ortzadar elkartea. Harro Euskal Herrietako Transmaribibollo plataformak, berriz, topaketa horrek eta antzekoek kolektiboari eman nahi dioten «joera kapitalista» gaitzetsi du.

Izaro, “hegaztien gasolindegia”

Izaro, “hegaztien gasolindegia”

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Bermeotarrentzat Izaro irla herriko altxorra da: herriko mugak markatzen ditu, eta, aldi berean, bermeotarren artean zabaldutako dozenaka istorio eta kondairaren iturri da. Baina ez hori bakarrik. Bermeoko eta Urdaibaiko kostaldeko ikur hori, gizakien altxorra bakarrik izan beharrean, migrazio luzeak egiten dituzten hainbat hegazti espezieren oasia ere bada. Hain zuzen ere, Europan umatu eta negua Afrika tropikalean igarotzen duten hegazti transahararrek Kantauri itsasoa zeharkatu ostean begibistan edukitzen duten lehorreko lehen gunea da. Hori dela eta, azken bi urteetan Izaro irla ornitologia ikerketa berezi baten epizentro bilakatu da.

Ortuko lana eta fenologia hautazko ikasgaiak dira Elorrion

Ortuko lana eta fenologia hautazko ikasgaiak dira Elorrion

Peru Azpillaga Diez

"Badira hamar urte inguru Elorrioko Institutua Agenda 21eko proiektuan sartu zela", hasi da azaltzen Xabier Rodriguez institutuko proiektu arduraduna. "Urtero, Durangaldeko beste zentroekin batera, gai bat hautatu, eta hori jorratzen dugu: iaz ekonomia zirkularra izan zen, eta, aurten, berriz, ekosistemak". Ostera, gaiak "oso zabalak" direnez, zentro bakoitzak bere ikuspuntua txertatu eta bere lanketa propioa egiten duela erantsi du Rodriguezek: "Elorrio herri txiki bat da, badu bere industria, baina batik bat nekazari ingurua dela esan genezake; alde horretatik, guk orain dela bospasei urte egin genuen ikastetxean ortua jartzeko apustua".

Karrantza, ura ordaindu ezinik

Karrantza, ura ordaindu ezinik

Ibai Maruri Bilbao

Karrantzak ur edangarriarekin duen arazoa ez da berria. Hornidura arazoak ditu, eta kontsumo handia, Bizkaian abeltzaintzak garrantzi handiena duen herria delako. Baina, uda honetan, egoera larritu egin da, eta ezohiko neurriak hartu dituzte. Ez dute mozketarik egin behar izan; ura beste bide batzuetatik lortuta moldatu dira. Baina "kontsumo arduratsua" egiteko eskatu die herritarrei. Raul Palacio alkateak kezka agertu du datozen urteetan zer gerta daitekeen. Izan ere, klima aldaketaren ondorioz euri falta nabarmenagoa izan daiteke. Haren esanetan, egungo egoeran erantzukizun "handia" du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta arazoaren konponbidearen parte izateko eskatu dio.

Euskara ikasi eta erabiltzeko kanpaina abiatu dute Bilbon

Euskara ikasi eta erabiltzeko kanpaina abiatu dute Bilbon

Natalia Salazar Orbe

Hizkuntza batek munduaren ikuspegia osatzeko tresnak eskaintzen ditu; kultura batean murgiltzekoak, haren berezitasunak ezagutu eta ulertzekoak. Euskarak bide hori zabaltzen die euskal herritarrei. Haren erabileraren normalizazioa lortze aldera, asteon euskaltegietan izena emateko epea zabaldu dute. Euskara ikasi ez ezik, erabilera bultzatzeko kanpaina ere egin dute sustatzaileek. Bilboko euskaltegien sareak Euskaltegiak zabalik. 2019-2020 matrikula orain kanpaina abiatu du. Irailaren 30era arte egongo da izena emateko modua.

Getxoko aisialdi eskaintzan euskara falta dela salatu dute

Getxoko aisialdi eskaintzan euskara falta dela salatu dute

I. Maruri Bilbao

Arte aplikatuak, kosmetika naturala, bitxigintza, aretoko dantzak, argazkigintza...: Getxoko kultur etxean 2019-2020ko ikasturtean eskainiko diren ikastaroetako batzuk dira. EH Bilduk ohartarazi duenez, guztiak erdara hutsean eskainiko dira. Euskaldunen hizkuntza eskubideak urratzen direla iritzita, egoera salatzea erabaki du. Change.org atarian sinadura bilketa abiatu dute. Eta kalean ere egongo direla iragarri du Nerea Guijarrubia zinegotziak. Besteak beste, Getxoko kultur etxearen atarian karpa bat ipiniko dute herritarren protesta bildu ahal izateko.

Trenaren helburua ja ez da Atxuri

Trenaren helburua ja ez da Atxuri

Ibai Maruri Bilbao - Natalia Salazar Orbe

Donostiatik eta Durangotik Bilbora datozen trenekin 2017an gertatu zen bezala, Busturialdetik datozenek ere bukaerako geltokia aldatuko dute datorren astelehenean: Atxurikoan barik, Zazpikaleetakoan izango dute ibilbide amaiera. Euskotrenek udako ordutegia utzi eta negukoa hasiko duen eguna aukeratu du aldaketa egiteko. Horrela, bada, 107 urteren ondoren, trenak eta bidaiariak jasotzeari utziko dio behin betiko Atxuriko tren geltoki zaharrak, garai batean Bizkaiko hiribururako sarbide nagusietako bat izandakoak. 1983ko uholdeek eragindako kalteak konpondu artean baino ez da itxita egon urte hauetan guztietan. Datorren domekan, 21:19ean irtengo da azken trena Atxuriko geltokitik. Eta 23:04an iritsiko dira azken bidaiariak hara, Bermeotik datorren azken trenean.