Gizartea

Bizkaian edukiontzi horira botatzen den plastikoaren %22 ez da birziklagarria

Bizkaian edukiontzi horira botatzen den plastikoaren %22 ez da birziklagarria

Lander Muñagorri Garmendia

Hondakinen kudeaketa integral eta jasangarrien joera berriak aztertzeko bilgunea izan da aste honetan Bilbo. Gaiari buruz eztabaidatzeko nazioarteko ISWA kongresua egin da Euskalduna jauregian, astelehenean eta asteartean. 70 herrialdetako 1.200 adituk parte hartu dute jardunaldi horietan, eta, besteak beste, plastikoen hedatzeak zeresan handia hartu du. 250 hitzaldi eta mahai inguru egin dira, eta Bizkaiko hondakinen tratamenduari buruz ere hitz egin dute. Miguel Angel Gomez Garbikerreko teknikaria da, lurraldeko zaborren kudeaketaz arduratzen den erakundekoa, eta, eman zuen hitzaldian azaldu zuenez, Bizkaiko edukiontzi horietara botatzen diren hondakinen %22 ez dira birziklatzen.

Bertako zaporeek erakarrita

Bertako zaporeek erakarrita

Natalia Salazar Orbe

Eskualdeko giroa suspertu eta herrietan gastronomia eta turismo eskaintza uztartzen dituzten ekoizleak zein ekintzaileak ezagutarazteko asmoz sortu zuten, duela zortzi urte Euskadi Gastronomikoa Produktu Kluba, Uriben. Hainbat herritako establezimendu, enpresa eta ekoizlek eman zuten izena. Uda giroa ahalik eta gehiena luzatze aldera, eta herritarrak leku horiek ezagutzera animatzeko asmoz, Urri Gastronomikoa jardunaldiak antolatu zituzten handik gutxira. Zazpigarrenak abiatu dituzte aurten, eta hil bukaerara bitarte jarduera eta aukera mordoa prestatu dituzte, batean eta bestean, Jata-Ondo Landa Garapenerako Elkarteak bultzatuta.

Memoria erein eta zabalduz

Memoria erein eta zabalduz

Ane Maruri Aransolo
Poloniako Auschwitz Birkenau kontzentrazio esparrua II. Mundu Gerrako sarraskiaren irudirik ezagunenetakoa da. Eta Gernika-Lumori, berriz, 1936ko gerran bonbardatu zutenez geroztik, Bakearen Hiri esaten zaio.

Kikara bat bete arte Barakaldon

Kikara bat bete arte Barakaldon

June Prieto
Garaje bateko atea zabaldu beharra dago lokalean sartzeko. Underground estiloari jarraituz apainduta dago, eta horrek imajinazioari lekua uzten dio sortzaileak nahi duen bezala erabiltzeko. Barakaldoko San Bizente auzoan dago KikarArtean gune sortzailea.

Espaloitik kanpo bidaliko dute

Espaloitik kanpo bidaliko dute

Natalia Salazar Orbe
Gero eta gehiago ikusten dira patinete elektrikoaren gainean jarrita Bilboko kaleak zeharkatzen dituzten erabiltzaileak. Espaloitik, bidegorritik eta errepideetatik ari dira, zer leku dagokien batere argi izan gabe. Berehala bukatuko dira zalantza horiek. Bilboko Udala era horretako ibilgailuak arautzeko instrukzioa osatzen ari da.

Bilbon zeuden, Bilbo dira

Bilbon zeuden, Bilbo dira

Ibai Maruri Bilbao
"Lursailak konde batenak omen ziren. 1950 eta 1960ko hamarkadetako immigrazio masiboen garaian izan zen. Jendeak lursailak erosten zizkion konde horri, eta era klandestinoan egiten zituen etxeak", gogoratu du Loli Marimonek.

Kolorea ere galdu zuten

Kolorea ere galdu zuten

Peru Azpillaga Diez

Gorputegi hutsa zen, ez zegoen inolako laguntzarik, ezta zerbitzurik ere; emakumeak lurrean erditzen ziren, eta seme-alabak besoetan nola hiltzen zitzaizkien ikusten zuten". Milaka izen desagertu ziren 1936ko gerran; hala nola horien baitan gordetako istorio eta bizipenak. Oraindik ere ezezagunak dira gerra hartan bizi izandako hamaika pasarte. Kontaezinak, irekita dauden zauriak. Horregatik, urteak pasatu arren, indarrean diraute ahanzturan eroritako herritarren memoria berreskuratzeko ahaleginek, historiaren pisuak lurperatutako izenak loratzeko ariketek.

Estreinakoz ari dira Medikuntzako ikasleak praktikak euskaraz egiten

Estreinakoz ari dira Medikuntzako ikasleak praktikak euskaraz egiten

Peru Azpillaga Diez
"EHUko ikasleak garen heinean eta euskaraz matrikulatuta gauden heinean, nik uste dut gure eskubidea izan beharko litzatekeela praktikak euskaraz egitea". Izan ere, urteak badira ere Euskal Herriko Unibertsitateak Medikuntzako gradua euskaraz ikasteko aukera eskaintzen duela, aurten abiatu du lehenbizikoz seigarren mailako ikasleek praktikak euskaraz egin ahal izateko aukera.

Itsas lanbideei balioa emanez

Itsas lanbideei balioa emanez

Nerea Bedialauneta Alkorta

Arrantza sektorean emakumeek egin duten lanak presentzia berezia eduki du Ondarroakoaren moduko portuetan, baina horiek egindako lana ezezaguna da askorentzat. Itsas lanbideak balioesten eta aitortzen laguntzeko eta euren lanaren egunerokoaren errealitatea ikusgarri egin eta ezagutarazteko helburuagaz, Ondarroako portuan zehar bisita gidatuak eskaintzen hasi berri dira Amaia Diz eta Isaura Piñeiro enpakatzaile ondarroarrak. Kresaltartin turismo neskatillak deitu diote beren bizipenak oinarri dituen esperientzia horri. Enpakatzaileen lana zein den ezagutzera emateaz gain, portuko funtzionamenduaren eta beste hainbat lanbideren berri ere ematen dute.

Karbono neutraltasuna lortu beharko du Bizkaiak 2050erako

Karbono neutraltasuna lortu beharko du Bizkaiak 2050erako

Ibai Maruri Bilbao

Asteazkenean egin zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek legegintzaldi berriko lehen ohiko osoko bilkura. Besteak beste, klima aldaketari aurre egiteko foru plan bat eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari. Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren legearen osagarri izan beharko luke. Eta helburuen artean Bizkaiak 2050a baino lehen karbono neutraltasuna lortzea izan beharko luke helburu. Hau da, herrialde historikoak atmosferara isurtzen duen karbono dioxido kopurua eta herrialdeak xurgatzen duena —esaterako, landatutako arbolen bitartez— parekoa izatea. Mundu osoko 66 estatuk hartu dute konpromiso bera aste honetan bertan. Izan ere, hori betetzea ezinbestekoa da mende bukaerarako munduko batez besteko tenperatura gradu eta erdi baino gehiago ez igotzea lortu gura bada.