Natalia Salazar Orbe
Umeak dituzten familiak dira pobrezia erreala gehien pairatzen dutenak; bereziki, guraso bakarrez osatutakoak. Hala dio Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako 2018ko Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko inkestak. Pobreziaren eragin hori Araban (%6,3) eta Gipuzkoan (%4,5) baino handiagoa izan da Bizkaian (%7) —inkestak hiru lurralde horiek besterik ez ditu aztertzen—. Bizkai barruan, Ezkerraldea izan da pobreziak historikoki gehien zigortu duen eskualdea.