Gizartea

Hego luzeagoak usoarentzat

Hego luzeagoak usoarentzat

Maite Asensio Lozano

Aldaketa betean da Bilboko aireportua. Aire trafikoaren hazkundeak eta araudi berriek ekarritako premiei erantzuteko, instalazioak eta zerbitzuak berrantolatuko ditu zuzendaritzak, eta, horretarako, azpiegitura handitzeko zenbait obra egitea aurreikusi du 2020ko plan gidarian. Besteak beste, aireportuari La Paloma izena jarri zion uso forma moldatuko dute: terminalaren eraikinari dike bat erantsiko diote; hau da, usoaren hegoetako bat edo biak luzatuko dituzte. Hainbat fasetan egingo dituzte handitze lanak, eta AENAk berak (Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazioa) finantzatuko ditu, baina oraindik ez dauka aurrekontu zehatzik.

Glefaran plantari buruzko eztabaida eskatzeko, gose greba hasi du herritar batek

Glefaran plantari buruzko eztabaida eskatzeko, gose greba hasi du herritar batek

M. Asensio Lozano

Gueñes eta Zalla artean biomasa erretzen ari den Glefaran enpresaren jardunari buruzko "eztabaida publiko" bat bultzatu nahi dute Gueñes Bizia plataforman bildutako herritarrek, eta hori lortzeko beste pauso bat eman dute: asteon gose greba bat abiatu du haietako batek. Gueñesko kultur etxeko gela bat okupatu du Gorka Llantadak, eta baraualdian zehar bertan geratzea erabaki du, udal ordezkarien zain. "Zallako eta Gueñesko alkate eta zinegotziekin izan ditugun bilera pribatuetan, ez digute argudiorik eman; beraz, nahi dugu jendaurrean azaltzea zer dagoen haien titularren atzean: elkarrizketa publiko bat nahi dugu haiekin. Guk konfiantza dugu gure argudioetan: zientzialarienak dira", adierazi du Llantadak.

Azken erabakia, udalarena

Azken erabakia, udalarena

Ibai Maruri Bilbao

Joan den urtarrilaren 25ean egin zuten herri galdeketa. 16 urtetik gorako gorliztarrek har zezaketen parte; hau da, 5.032 herritar zeuden deituta udaletxean jarritako hautetsontzitik pasatzera. Uztailero ospatzen dira Santiago jaiak, eta horietan bigantxen ekitaldirik nahi duten erantzun behar zuten: bai ala ez. 902 lagunek baino ez zuten parte hartu —%18—. Botoen %76,3 ezezkoak izan ziren, bigantxarik ez dutela gura.

Oinazea oroitzeko koskak

Oinazea oroitzeko koskak

Natalia Salazar Orbe
Oinezkoari estropezu eginaraz diezaiokeen harlauza. Horra stolperstein hitz alemanaren esanahia. Gunter Demnig artistaren proiektu baten izena ere bada. Kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten herritarren patua oroitzeko asmoz osatu zuen.

Forondako haritza bahitu dute

Forondako haritza bahitu dute

June Prieto

Klima aldaketaren aurka daukan konpromisoa erakusteko, Eusko Alderdi Jeltzaleak haritz bat landatu zuen Forondan (Araba), iazko irailaren 29an, Alderdi Egunean. GuNe Uribe Kostako ingurumenaren aldeko kolektiboak haritz hori "bahitu" du, euren ustez EAJak aldarrikatzen duen "kapitalismo berdea" salatzeko asmoz. Hori guztia, bideo baten bidez azaldu dute, eta ia 3.000 ikusle izan ditu Youtuben.

Basauri, abusuaz ikasten

Basauri, abusuaz ikasten

Ibai Maruri Bilbao

"Abusua sufritzea ez da gerta dakizukeen gauzarik okerrena. Okerrena da abusua sufritu, kontatzera ausartu eta inork kasurik ez egitea", zehaztu du Rosa Lizarragak. Psikologo klinikoa eta Agintzari kooperatibako psikoterapeuta da. Adingabeen aurkako abusuen inguruan dagoen isiltasun horrekin hautsi nahi du Basauriko Udalak. Horregatik, plan bat ipini zuen martxan iazko maiatzean. Besteak beste, abusuren bat salatzeko eta laguntza edo informazioa eskatzeko telefono zenbakia (94-466 63 48) eta Whatsapp zenbakia (688-73 15 09) ipini dituzte, eta helbide elektronikoa (abusurikez@basauri.eus). Horrez gain, formakuntza saioak ematen hasi dira, udaleko gizarte langileei, familiei, herriko kirol elkarteei eta ikastetxeei.