Gizartea

“Pertsona sentitzen hasi dira”

“Pertsona sentitzen hasi dira”

Ibai Maruri Bilbao

Gogoeta Juan Manuel Gonzalez de Audikanarena da. 1979an, Eusko Jaurlaritza osatu zenean, Espainiako Gobernuak emandako lehen eskumenak gizarte zerbitzuenak izan ziren, batez ere adingabeei dagozkienak. "Orduan zeuden baliabide guztiak zentro handiak ziren. Baina gure agintariek ez zuten politika pertsonalizatuagoetara salto egiteko arazorik izan, eta arin agertu ziren adingabeentzako lehen pisuak. Ostera, etxegabeen kasuan kosta egin da eboluzio hori. Oraindik ere aterpetxeen logikarekin jarduten da nagusiki". Euskal Herrian salbuespena Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Habitat Bizkaia proiektua da.

Lanean jarraitu nahi dute

Lanean jarraitu nahi dute

Natalia Salazar Orbe

"Auzotarren ekimenez sortu zen; emakume talde baten bitartez, bereziki. Senarrek arazoak zituzten alkoholarekin, eta konponbideak bilatzeko, zenbait profesionalekin harremanetan jarri ziren, eta zerbitzua abian jarri zuten". Gurutzetako Modulu Psikosozialaren sorrerari buruz mintzatu da Jose Ignacio Ibañez bertako psikiatra. Duela berrogei urte gertatu zen hori, artean Osakidetza sortu gabe zegoela. Orduz geroztik, ibilbide luzea egin du, eta beste hainbat alor eta paziente artatzen dituzte martxan dituzten programa anitzetan.

Isilpean gordetako memoriak

Isilpean gordetako memoriak

Peru Azpillaga Diez

"Larrabetzu Burdin Hesiaren alboan kokatuta dagoen herria da. Hain zuzen ere, hemendik apurtu zuten defentsa lerroa faxistek, eta horren lekukotza gordetzen duten aztarna ugari topatu daitezke oraindik", jakinarazi du Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkateak. "Hori dela eta, uste genuen bazela garaia aurrerapauso bat eman eta herritarrekin batera memoriaren gordailu eta erreferente bat sortzeko", zehaztu du.

Galdakaoko Udalak eskatu du bus transbordadorea Etxebarrira iristeko

Galdakaoko Udalak eskatu du bus transbordadorea Etxebarrira iristeko

Natalia Salazar Orbe

Galdakao Boluetako metro geltokiarekin lotzen duen autobusa Etxebarriko geltokira itzultzeko eskaera egin du, beste behin, Galdakaoko Udalak. Oraingoan, zerbitzu hori eskaintzen duen enpresako langile batzordea ere gehitu zaie udalari eta herritarrei. Bizkaibuseko A3932 linea egiten duen zerbitzurako aukerarik onena Etxebarriko intermodalera iristea dela dela esan dute.

Kakao alea mahai gainean

Kakao alea mahai gainean

Natalia Salazar Orbe
Balmasedako gastronomia aipatuta, putxeretan egindako indaba gorriak etorriko zaizkie burura gehienei. Txakolinak ere badu garrantzia herrian, eta horretan ere pentsa dezakete beste batzuek.

Abian dira Atxondon AHTaren obrak, herritarren kexa artean

Abian dira Atxondon AHTaren obrak, herritarren kexa artean

Peru Azpillaga Diez

Aurkeztu zenetik, atzerapena izan da nagusi AHTaren proiektuaren garapenean. Urteak joan, urteak etorri, behin eta berriz atzeratuz joan dira Gasteiz, Donostia eta Bilbo lotuko dituen tren lasterraren inaugurazioa. Gaur egun, trenbidearen zenbait zati eraikita dauden arren, bizirik jarraitzen du trena noizbait martxan jarriko ote den zalantzak. Izan ere, egitasmoak hainbat arazo izan ditu urte hauetan guztietan: finantzaketa falta, arazo juridikoak eta teknikoak, lurren desjabetzea eta baita hainbat herritar eta udalen oposizioa ere.

Erriberako merkatua festa pribatuetarako erabiltzea gaitzetsi dute

Erriberako merkatua festa pribatuetarako erabiltzea gaitzetsi dute

Maite Asensio Lozano

Erriberako merkatuan festa pribatuak egiten ari dira egun hauetan. Bilboko Udalak baimena eman dio MAN Truck & Bus enpresari gauez ekitaldiak antolatzeko gastrotabernen eremuan. 30 egunez egingo dituzte jai horiek: joan den astean hasi ziren, otsailaren 10ean, eta martxoaren 24ra arte segituko dute. SOS Alde Zaharra elkartea kritiko mintzatu da; gogora ekarri du merkatua espazio publiko bat dela, eta halako ekitaldiek eremua pribatizatzea dakartela. Gainera, ez du uste halako jarduerek bizilagunen premiei erantzuten dietenik; beraz, udalari presio egitera deitu du, "Alde Zaharra merkataritza gune soil gisa sustatzeari utz diezion, eta auzokideon arazoak erdigunean jar ditzan".

Neguko lozorrotik esnatzeko festa

Neguko lozorrotik esnatzeko festa

Natalia Salazar Orbe
Naturaren arabera eta hark eskaintzen dizkion baliabideei begira antolatu du gizakiak mendeetan bizimodua. Nekazaritzan eta artzaintzan berebiziko garrantzia du eguraldiak, eta urtaroen aldaketari begira sailkatu dituzte egitekoak.