Gizartea

Bakartutako ospakizunak

Bakartutako ospakizunak

Ibai Maruri Bilbao

Gaur arratsaldean, suziriek Kamiñazpiko jaien hasiera iragarriko dute Ondarroan. Igorren, txupinazoa botako dute sanantonioak ospatzera dei egiteko. Baina ez da espero beste urteetako jendetzarik. COVID-19ak festak ere kutsatu ditu. Aurten ezohikoak izango dira ospakizunak, bakartuta egin beharrekoak. Hala ere, auzo eta herrietako jai batzordeak ez daude egonean. Festak bertan behera utzi edo udazkenera atzeratu diren arren, zegokien egunetan zer edo zer egiteko asmoa dute Bizkaiko toki gehienetan. "Pasatutakoa pasatuta, aurten inoiz baino poz eta alaitasun behar handiagoa dago", nabarmendu du Kamiñazpiko Jai Batzordeko Elias Etxaburuk.

Sabaia bermatzeko elkarlana

Sabaia bermatzeko elkarlana

Natalia Salazar Orbe
COVID-19aren osasun krisiak ondorioak oraindik ikusteke dituen krisi ekonomiko eta sozialari zabaldu dizkio ateak. Besteak beste, oinarrizko eskubidea den etxebizitza ordaindu ezinean daude hainbat herritar.

Isiltasunean sortu dute konfiantza

Isiltasunean sortu dute konfiantza

Ibai Maruri Bilbao

Gorrok eta entzumen urritasuna dugunok gure identitatea garatzeko leku bat da gure elkartea, gu bezalakoak direnekin denbora pasatzeko leku bat, gure hizkuntzan —keinu hizkuntzan— komunikatu gaitezkeen espazio bat". Gentzane Ortiz Basauriko Gorrak elkarteko presidenteak azaldu du zenbateko garrantzia duen euren elkartzeak herriko gorrentzat eta entzumen urritasuna dutenentzat. Herriko ume gor batzuen gurasoek sortu zuten, 1984ko apirilaren 13an. "Aita eta ama haiek ikusi zuten euren seme-alabek eta gainontzeko gorrek eroso sentitzeko espazio bat behar zutela, traba barik komunikatzeko aukerak behar zituztela, eta eurek egiteko moduko ekintzen falta zutela".

Kalean, baina ez aske

Kalean, baina ez aske

Natalia Salazar Orbe

Sei astez etxetik atera gabe egon dira, eta hainbat adituk salatu dute umeen eta gazteen beharrak ez direla hartu kontuan pandemiari aurre egiteko protokoloak ezartzean. Orain bai, kalera ateratzen dira; astelehenaz geroztik, denbora mugarik gabe, gainera; baina orain gutxi arte, ordubeterako baimena besterik ez dute izan. Hala ere, ezin dute lagunengana nahi bezala eta aske gerturatu. Nerabezaro aurreko garaian daudenentzat, sasoi hori da lagun taldeak osatzekoa eta gurasoengandik askatasun apur bat hartzekoa. Ezinezkoa dute, ordea, COVID-19arekin. Adituek ohartarazi dute horrek gabezia handiak sortzen dizkiela.

Ospitaleetako zainak

Ospitaleetako zainak

Ibai Maruri Bilbao

Urtean gehienez, bizpahiru aldiz elkartzen dira: hirutan gizonezkoak, eta bitan andreak. Topaketa batetik bestera gutxienez bi hilabete igaro behar dira. Hori da odol emaileek elkartearen autobuseko langileekin duten harremanaren maiztasuna; odola ematera joaten direnekoa. Bizkaiko Odol Emaileen Elkartearen datu basean 100.000 bizkaitar dauden arren, 45.000 inguru dira emaile aktiboak. 18 eta 65 urte artean dituzte, hori da-eta emaile izateko baimendutako adin tartea.

Zazpikaleetan saltoki txikietan oinarritutako ekonomia nahi dute

Zazpikaleetan saltoki txikietan oinarritutako ekonomia nahi dute

Natalia Salazar Orbe

Industrializazioaren krisiak ekonomia birpentsatu beharra ekarri zuen hainbat herri eta hiritan. Ekonomia berritu hori turismoari lotu zaio leku askotan. Hala gertatu da Bilboko Zazpikaleetan ere, SOS Alde Zaharra elkarteak salatu duenez. "Turismoa Bilbon sortzen den Barne Produktu Gordinaren %13 da. Azken urteetan izugarrizko hazkundea izan du, eta politika ekonomiko batzuk egin dira turismoaren hazkunde hori bultzatzeko. Izan makroekitaldien bidez, izan hiriaren birformulazio urbanistikoa bultzatuz zein bestelako neurrien zerrenda luze baten bitartez".

Mendizaleak babesteko prest

Mendizaleak babesteko prest

Ibai Maruri Bilbao
"Europako mendietako eta Pirinioetako beste aterpetxe batzuekin hitz egin dugu, eta denok gaude egoera berean: aurtengo uda oso laburra izango da mendiko aterpetxeetan". Joseba Elorrieta Gorbeiako aterpetxeko ugazaba da.

Bete zen ametsa oroitu dute

Bete zen ametsa oroitu dute

June Prieto
Urtero ospatzen du bere jaioteguna Marienea Basauriko Emakumeen Etxeak. Aurten, baina, COVID-19 gaitzaren ondorioz, soilik bideo bat prestatu ahal izan dute: Basauriko herritarren ahotsak eta irudiak batu dituzte bertan.