Gizartea

Naturari hegoak zabalduta

Naturari hegoak zabalduta

Natalia Salazar Orbe
Luma zuriz jantzitako koartza ertain batek aurkezten du Basozaleak elkarteak argitaratu duen Hegaztiak Getxo inguruan liburua. Landareak dauden eremuetan ibiltzen da hegazti hori. Baita paduretan ere.

Gastronomiaren katedrala

Gastronomiaren katedrala

Ibai Maruri Bilbao
Zapatuan konpromiso bat izan nuen lagun batzuekin, eta kokotxak prestatu nizkien. Astelehenean, San Pedro eguneko urteroko bazkaria egin genuen. Eta, domekan, gisatua egingo dugu, zeozelan Sukalki eguna ospatzeko.

Erreserba eta laborategia

Erreserba eta laborategia

Ibai Maruri Bilbao

Hasi da klima aldaketa igartzen, eta toki batzuetan hasi dira neurriak hartzen ere. "Bermeon, adibidez, igo egin dute olatu horma. Itsas maila igo egingo da, eta estuarioetan eragin handia izango du. Itsasoaren maila igotzean, estuarioan ur gaziaren eta gezaren arteko oreka aldatuko da. Bizkaian, itsasadarretan igarriko da: Bilbokoan, Plentziakoan eta Urdaibaikoan", azaldu du Maite Alonso Altonaga biologo eta ingeniari bermeotarrak.

Sexu askapenaren alde saretuz

Sexu askapenaren alde saretuz

Natalia Salazar Orbe
Sexu askapenarena "etengabeko borroka bat" dela erakutsi nahi du aurten E28 koordinakundeak. Saretuz borrokak dirau! Perseguides, clandestines, unides [Jazarriak, klandestinoak, batuak] leloa aukeratu dute ekainaren 28ko harrotasun eguna aldarrikatzeko.

Kareharriaren bideari segika

Kareharriaren bideari segika

Natalia Salazar Orbe
Hainbat zibilizaziok erabili dute kareharria. Egiptoarrek, esaterako, baltsamatzeko erabiltzen zuten. Euskal Herrian, berriz, erromatarren garaiaz geroztik, gutxienez, eraikuntzarako erabili da. XVII. mendetik aurrera orokortu zen haren erabilera, batez ere nekazaritzan erabiltzen hasi zirenean.

Isildu arren ez da desagertu

Isildu arren ez da desagertu

Natalia Salazar Orbe

Bi gizonek etxean atxiki eta eraso egin ziotela salatu zuen emakume batek Mungian, maiatzaren erdi aldera. Trapagaranen, berriz, beste gizon bat atxilotu zuten neska lagun ohia autoaren maletategian lotuta zeramala. Emakumeak ubelduak zituen gorputzean. Eta 18 urteko gizon bat espetxera bidali zuten adin bereko emakume bat sexu harremanak izatera behartzeagatik, Bilbon. Maiatzeko erasoak dira hirurak, konfinamendua arindu zenez geroztik egindako salaketak. Adituek uste dute izozmendiaren punta besterik ez direla.