Natalia Salazar Orbe
"Irailaren 8ko goiz honetan hau da Zorrotzan aurki dezakeguna. Saderren lantegiak, ohikoa denez, zerbait deskargatu du, ez dakit zer, baina ezin da arnasarik hartu". Bilboko auzoko bizilagun batek egindako bideoa zabaldu du Zorrotzako auzo elkarteak. Bertako kide Fernando Ramosek euren kezka azaldu du, inguruetako bizilagunek eztarriko mina eta azkura izaten dituztelako.