Kantabriaren administraziopekoa den arren, Villaverde Turtzioz Bizkaian dago. Urduña Arabak eta Gaztelak inguratzen duten Bizkaiko herri bat da, baina pandemiaren aurkako neurrietan, Bizkaia eta Araba balira legez jokatuko dute.
Gizartea
Bilboko aduana zabalik dago
Eraikina zaharberrituta, herritarrei arreta ematen hasi da Espainiako Gobernua. Besteak beste, han daude Trafiko Zuzendaritza, Atzerritartasun Bulegoa eta Kanpo Osasuna.
Frankismoaren biktimak ikertzeko egitasmoa martxan da Zornotzan
Memoria bulego bat irekiko dute testigantzak jasotzeko. Iaz abiatu zuen ikerketa Aranzadi zientzia elkarteak, udalak eskatuta. Biktimei izen-abizenak jartzea da helburua, gertatutakoa argitaratuz.
Animalia osasuntsuak
Bizkaiko behi eta ardiei txertoa jarriko diete, Gipuzkoan izandako mihi urdinaren agerraldiagatik. Ustiategietako animalien artean gaixotasunak kontrolatzeko kanpainak egiten dira.
Iluntasunean argi bila
Bizkaiko Astronomia Elkarteak unibertsoko objektuak behatzen ditu, eta astronomiak zientzian eta nekazaritzan izan duen garrantzia gizarteratzen aritzen da.
“Ondo etorri gurera”
Jaioberriei ondoetorri publikoa zelan egin arautuko du Ondarroak. Herritarren proposamenak biltzen dabiltza. Muskizek egin zuen halako lehen ekitaldia.
Izurtzako Bitaño auzokoek ehiza gunea kentzeko eskatu dute
Udalak aldundira bidali ditu auzokoek bildutako sinadurak. Salatu dute tiroek abereak ikaratzen dituztela eta ibilketa nordikorako bidearen erabiltzaileentzat arriskutsua dela.
Sehaska Etxeak auzoari lotutako funtzioa izatea aldarrikatu dute
BBK-k ekintzailetza zentro bat egingo du Bilbo Zaharreko Sehaska Etxean. Auzo elkarteak zer egin erabakitzeko "benetako" prozesu parte-hartzailea eskatu dio.
Bizipen berrien aterpe zaharrak
Euskal Herrian aspalditik bizirik egon da okupazioaren mugimendua. Herrietako gaztetxeak dira horren erakusle. Horietako asko desagertu egin dira gaur egun. Hala ere, filosofia zaharraren orubeetan harri berriak altxatu dira.
Aireak kezkatzen ditu oraindik
Erandioko Auzotarrok elkarteak Befesa Aluminio eta Befesa Oxido Zinc fabriketako isuriak salatuko ditu arartekoan eta fiskaltzan. 1960ko hamarkadatik dituzte kutsadura arazoak.