Igandean herri galdeketa izango da Durangoko Landako gunean. PERI 1 proiektu urbanistikoa bere horretan mantendu edota bertan behera utzi nahi duten erabakiko dute herritarrek. Galdeketa loteslea ez bada ere, herriaren erabakia betetzeko asmoa azaldu du gobernu taldeak.
Gizartea
Egun bakarra urte bihurtuta
Basauriko Udalak 11 horma irudi jarri ditu herriko kaleetan, emakumeen aldarrikapenak urte osoan ikusgai egiteko. Mugimendu feministak herrian izan duen indarra gogorarazi nahi dute hala. Besteak beste, 1970eko hamarkadan abortatzeagatik epaitu zituzten herriko 11 emakume izan dituzte gogoan.
Ortu eta basoetan gorde du ondarea
Euskal Herriko Hazien Sareak Zallan egindako azken ikerketen berri eman du. Bertakoek erromatarren garaikoa dela esan dieten gaztainadi bat topatu dute, Gorrieta inguruan. Bioaniztasuna sustatzeko, tokiko fruta arbolak ere banatu dituzte, herritarrek euren lursailetan landatzeko.
Bilboren birika “berpizteko”
Artxanda Aktibatzeko Plana aurkeztu du Bilboko Udalak. Besteak beste, Enekuritik Ergiletara arteko pasealekua eta 66.700 metro koadroko parke berria sortuko dituzte.
“Zentsuratu” egin dituzte
Zamudioko Zapata Gorriak talde feministak adierazi du garrantzitsua dela lelo feminista deigarriak ikusgarri egitea, kalean eztabaida pizteko.
Genero ikuspegia txertatuta
2020tik 2023ra bitartean Bilboko Udalak bete beharreko hainbat helburu finkatu dituzte V. Berdintasun Planean. Oposizioko taldeek anbizio handiagoko plan bat nahi zuten.
Bizkaia gura, Villaverde Turtzioz hartu
Gaztelako leinu nagusietakoa zen velascotarrena. Goio Bañales historialariak haien familiako artxiboan Bizkaiari buruz dituzten agirietako batzuk bildu eta argitaratu ditu, Enkarterriko Museoarekin. Besteak beste, Villaverde Turtzioz zelan gobernatu zuten jakin daiteke.
Gernika-Lumoko akuiferoa zelan garbitu daitekeen ikertuko dute
Akuiferoak toki batzuetan duen kloroetenoa biodegradazio bidez desagerrarazteko teknikak probatu gura ditu Uraren Agentziak.
Eragiteko topagunea
Hainbat herritan emakumeen etxeak sortzen ari dira. Portugaleten, esaterako, emakumeen ahalduntzea eta ahizpatasuna helburu nagusi dituen leku bat osatzen ari dira. Galdakaon, erreferentziazko toki bat eratu nahi dute.
BI-637 errepidea berrantolatzeko lanek ezinegona sortu dute Leioan
Autobidea arintze aldera, alboko erreian dagoen Leioarako irteera kendu egingo du diputazioak, Bilborako noranzkoan. Leioako kaleetan trafikoa handituko dela salatu dute.