Gizartea

Zer egin, kanpora joan gabe

Zer egin, kanpora joan gabe

Uda betean, askok Euskal Herritik kanpora joko dute oporraldian. Etxetik gertu ere badago zer ezagutu eta zertan gozatu: aztarnategietarako bisitak, ibilbide gidatuak, kirol eskaintza zein norbere kabuz egiteko txangoak. Denak ala denak, Bizkaitik atera gabe gozatzeko modukoak.

Jairik ezak baldintzatuta

Jairik ezak baldintzatuta

Festetan ohikoak diren hainbat ikuskizun eta ekitaldi bertan behera geratu dira aurten ere, pandemiaren ondorioz. Barrakak jartzen dituztenentzat, urteko sasoirik garrantzitsuena da uda, eta diru iturririk gabe geratuko dira beste urtebetez. Hainbat kultur adierazpen ere agertokirik gabe geratu dira.