Gorbeiako Altxorrak jaialdiaren lehen aldia antolatu dute Arabako eta Bizkaiko Gorbeialdeko herri banatan. Bihar egingo dute Bizkaikoa, Arratian, Arteagan, Maurizia Aldeiturriaga pandero jotzailea ardatz hartuta. Bisitak, dastatzeak eta azoka izango dira, eta ikuskizun bat ere bai, musika, dantza eta kirola uztartzen dituena.
Gizartea
Zabalgune bat ibaiarentzat
Bakioko Udalak lur eremu zabal bat emango dio Estepona ibaiari, uriolak sortzen direnean herritarrei kalte gutxiago eragiteko. Gune horretan padura bat eta urpean gera daitekeen baso bat egingo ditu Uraren Euskal Agentziak. Klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko estrategiaren parte da proiektua.
Heriotzak ikertzeko argia
Aranzadi zientzia elkarteak Argia proiektua jarri du abian Bilboko Begoña auzoan. Ikerketa lanak egingo ditu hilerri zaharrean. Memoria historikoaz gain, hilerriko arkitektura ere ikertuko dute.
Andreen arreta psikologikoan murrizketak izan direla salatu dute
Barakaldoko Argitan elkarteak baliabide gehiago eskatu dizkie bai Osakidetzari eta bai aldundiari. Pandemiak andreak gogor jo dituela esan dute.
Antzinako babesen aztarna
Urduñako Udala harresia zaharberritzen dabil aurten. Bizkaian harresirik handiena da, eta ondoen kontserbatu dena. Halere, hiru zatitan baino ez dago ikusgai. Hiribildu gehienek izan zuten bat, Aitor Gonzalez historialariaren esanetan, "sinbolo izateko, babesteko eta botere ekonomikoa erakusteko".
Onura eta kalteen jarioa
Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbo Bizkaikoan sartuko da. Aldekoek diote aldaketak hornidura bermatuko duela; kontrakoek, ura negozio iturri bihurtuko dutela.
Hesi, harri eta herri
Gorrondatxe hondartzan izan diren auto pilaketek kezka sortu dute Getxon. Gunea ere hesitu dute Azkorri Bizirik taldekoek. Ingurua zaindu eta babesteko plan integral bat eskatu diote udalari.
Durangorako ospitale eske
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Lea-Artibaiko eta Durangaldeko herritarrei arreta emango dien ospitale bat eskatu dute. Galdakaoko erietxea "gainezka" dagoela salatu dute.
Motel doa abiadura jaitsiera
Orduko 30 kilometroko mugaren balantze ona egin arren, Bilboko Udalak dio azkenaldian gutxiago betetzen dela. Taxilariek kendu egin nahi dute.
Aldundiak zahar etxeen eredu txikiagoak sustatuko ditu
25 adinekoz osatutako taldeentzako egoitzak egin nahi dituzte. Foru sareak dituen egoiliarrentzako lekuen %35 era horretakoak izatea nahi dute 2023. urterako.