Ekonomia

Irauteko laguntza barik

Irauteko laguntza barik

Pandemiak diru sarreretan ekarritako murrizketek gastuak ezin ordaindu utzi dituzte ostalari asko, eta negozioa zarratzera bultzatu. Oraingoz, irautea lortu dutenak negura begira etorriko diren murrizketen beldur dira.

Makinista baino tren gehiago

Makinista baino tren gehiago

I. Maruri Bilbao

"Ez baduzu ikusten sare sozialetan InfoRenfe-k [Renfe tren konpainiaren Twitter kontua] ipini duen txioa, zu nasara joaten zara, lanera joateko hartu behar zenuen trena hartzera, baina trena ez da iristen. Ez gara lantokira ordurako iristen, guk hartu beharreko trena egun batetik bestera kendu dutelako! Hori gertatzen zaio pertsona askori ia egunero". Besteak beste, Jon Ander Iraetari jazo izan zaio hori sarritan.

Berria, baina ezin denak sartu

Berria, baina ezin denak sartu

Zihara Jainaga Larrinaga

Haizeak eta kresalak itsas portuak kaltetzen dituzte; hala, instalazioek iraungitze data jakin bat izaten dute. Mantentze lanak ez dira nahikoa izaten batzuetan, eta berritzea eskatzen dute. Hain zuzen ere, hori gertatu zaio Plentziako portuari. Denboraren poderioz, gabezia asko ditu.

Ziklo bat amaitu, eta beste bat hasi

Ziklo bat amaitu, eta beste bat hasi

Zihara Jainaga Larrinaga

Mende erdi bat baino gehiagoko zikloa bukatzear dago Mañarian. Denda bakarra dago herrian, eta jabeak erretiroa hartuko du datorren otsailean. Ondorioz, Rafa Bizkarra harategia izenez ezagutzen den saltokiak ateak itxiko ditu laster. Aitzitik, herriko denda bakarraren galera eragozteko asmoz, udalak negozioa erosi eta datozen hilabeteetan dendaren kudeaketa lehiaketara aterako duela iragarri du.

Urteko uzta aurkezteko lekurik ez

Urteko uzta aurkezteko lekurik ez

Natalia Salazar Orbe
Astelehenean, Gernika-Lumoko kale eta bazterrak ez dira beteko behi eta zezenenen orro eta marruen oihartzunez. Jende pilaketarik ere ez da izango. Plazek ez dute nabariko urriko lehen astelehena denik, ez baitute egingo egun hori ezagun bihurtu duen azokarik.