Bermeo World Tuna Capitalek InovaTUNA ideia lehiaketa ipini du martxan. Legez besteko harrapaketek ekosisteman, sektorean eta lan baldintzetan dituen ondorioez ohartarazi dute.
Ekonomia
Lan baldintzak eguneratu asmoz
[URTEKARIA, 2021] Lan hitzarmena berritzeko zailtasunagatik, grebara jo dute hainbat sektoretako beharginek. Gizarte arloko epaitegiak autonomo faltsutzat jo ditu Glovoko ia 300 bat langile.
Bizkaiko kontserba fabriketan grebara deitu dute martitzenerako
ELAk, CCOOk, LABek eta UGTk egin dute deialdia, patronalak lan itunaren negoziazioa blokeatuta daukala salatzeko. Mila langile inguru deitu dituzte; gehienak, emakumeak.
Nor bere kontsumoaren jagole
Trantsizio energetiko betean, Bizkaiko udalerri batzuek autokontsumorako argindar proiektuak abiatu dituzte. Oraingoz, eguzki plaken bidez lortuko dute hornidura. Ean hiriguneko udal eraikin guztientzako energia lortzen dute, eta Etxebarriko eta Gernikako egitasmoak hastapenetan daude.
Argindar fakturak beldurtuta
Azken hilabeteetan biderkatu egin da argindarraren prezioa; markak hausten ari da. Etxeetako fakturetan ez ezik, enpresetakoetan ere igarri dute. Sidenorrek, adibidez, lan egiteari utziko dio hogei egunez, urtea amaitu arte, aurrezteko. Enpresa eta negozio txikiak ere ahal duten moduan ari dira aurre egiten.
Ekhilur ordaintzeko sistema probatzen dabiltza Bilbon
Zazpikaleetan jarri du martxan Ekhilur kooperatibak bere ordaintzeko sistema. Urtebeteko proba saioa izango da. Etorkizunean beste udalerri batzuetara hedatzea espero dute.
“Utzikeriak” hiltzen ditu
Joan den astean baso langile bat zendu zen Muxikan, lan istripu batean; aurten Bizkaian hil den 13.a. Azken hiru urteetan, urtero langile bat hil da herrian.
277 milioi Enkarterri, Meatzalde eta Ezkerraldeko ekonomia sustatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak hiru urterako plan estrategikoa aurkeztu du Batzar Nagusietan.
Gertukoak, gertukoen eskura
Zenbait herri txikitan, eguneroko produktuak saltzeko herriko denda batzuk zabaldu dituzte. Herritarrei zerbitzua ematea da helburua. Horretarako, udalek alokairu baxuan eskainitako lokalak kudeatzen dituzte dendariek. Janaria, edariak zein garbitasun produktuak dituzte horietan.
Prekaritatea jomugan
Astelehenean hasiko dira Bizkaiko kontserbetako ituna negoziatzen. Soldatak handitzea eta behin-behinekotasuna murriztea dira sindikatuen helburu nagusiak.