MercaBilbao Ortuellara eroango dute 2027an. Handizkariek uste dute aukera berriak sortuko zaizkiela, Basaurin leku falta izan dutela iritzita. Erosleak, berriz, kexu dira, merkatua "urrundu" egingo zaielako.
Ekonomia
Kaleratuak itzultzeko protesta Alconzan
Berangoko metro geltokitik abiatuko dute manifestazioa, gaur, 19:00etan. Sindikatuek kudeaketa "txarra" egotzi diote Irizarri. Datorren martitzenean egingo dute lan erregulazioen epaiketa.
Lantegietako bazterretan miatzen
'Lantegietako emakumeak' proiektuak Cadaguako haraneko 11 fabrikako andre langileez dihardu. Erakusketa bat jarri dute Enkarterrietako museoan.
Etorkizuna, hari batean
Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak ohartarazi du urte gutxi barru merkataritza sektoreko 3.200 profesional baino gehiago erretiratuko direla, eta gehienetan ez dagoela lekukoa hartuko dien inor.
Erosketak etxera eramateko zerbitzua dute Gernika-Lumon
Foru, Ajangiz, Bermeo, Lekeitio, Bakio, Mundaka, Busturi, Morga, Errigoiti eta Mungiara eramaten dituzte erosketak. 130 establezimenduk eskaintzen dute zerbitzua, oraingoz.
Greba oihuak sektore guztietan
Hainbat lan gatazka bizi-bizi daude Bizkaiko enpresa eta sektore askotan. Greba mugagabean daude, besteak beste, Vulcanizados Zuloaga, Atiach eta Maxam lantegietan. Beste hainbatetan, berriz, egun batzuetako grebak egiten ari dira. Lan hitzarmenak eta baldintza hobeak eskatzen dituzte.
Ikerketa eta berrikuntza gune bat izango dute Arratian irailetik aurrera
Zeanuriko Zulaibar ikastegian egongo da Campus Zulaibar. Besteak beste, urtean enpresa berri bat abiatzen eta ikasleen formakuntza hobetzen lagunduko du.
Urte oparoa izango dute udalek
Diputazioaren Herriak Egiten funtsak 58 milioi banatuko ditu udalen artean. Udalkutxaren iazko likidazioagatik beste 80 milioi jasoko dituzte.
Karrantzako ardietatik, soinera
Karrantzako Muturbeltz elkarteak haraneko artaldeetako artilearekin egindako ehuna sortu du. Poltsak, txalekoak eta jakak egiten dituzte ehun horrekin. Proiektuaren helburua da euskal artilea gaur egungo produktuen bidez merkaturatzea.
Kostu gehiegi eta estrategia gutxi
Nekazari eta abeltzainek ohartarazi dute lehen sektorea larri dagoela Bizkaian. Elikadura Katearen Legea indarrean sartzeko eskatu dute. Eredu jasangarria aldarrikatu dute.