Ekonomia

Jaiegunetan lanik ez?

Jaiegunetan lanik ez?

Peru Azpillaga Diez
Euskal Herrian, hamarkada askotan zehar, dendari eta merkatariek argi izan dute jaiegun eta igandeetan ez zela lan egin behar. Bertoko kulturan errotuta egon da hori, eta gaizki ikusita dago oraindik ere jaiegunetan dendak zabaltzea», nabarmendu du Irati Sienra LAB sindikatuko kideak. Alta, krisi ekonomikoarekin batera, egoera hori aldatzen hasia dela deritzo, eta dendari txiki eta ertainek halako egunetan irekitzeko «geroz eta presio handiagoa» jasaten dutela.

1.200 euroko isuna marrazoak legez kanpo arrantzatzeagatik

1.200 euroko isuna marrazoak legez kanpo arrantzatzeagatik

Aitziber Laskibar Lizarribar

Gernika-Lumoko auzitegiak Ondarroako Tonino Segundo ontziko arduradunak zigortu ditu ingurumenaren kontrako delitua egitea egotzita. Ontziko armadoreari eta patroiari 600na euroko isunak jarri dizkie, eta hiru hilabete eta hamar egunez arrantza egiteko debekua. Legez babestuta dagoen marrazo mota bat arrantzatzeagatik zigortu dituzte akusatuak; "zuhurtziagabetasun larriz", ingurumenaren aurka aritzeagatik.

ABB-k Trapagarango fabrikako hamar langile kaleratu nahi ditu

ABB-k Trapagarango fabrikako hamar langile kaleratu nahi ditu

Peru Azpillaga Diez
ESK sindikatuak salatu du ABB industriarako teknologia digitalak garatzen dituen enpresak Trapagaranen duen fabrikatik hamar langile kaleratu nahi dituela. Ekainaren 21ean argitaratutako enplegu erregulaziorako espedienteak jasotzen duenez, Galindoko fabrikako galdaragintza tailerreko hamar langileri kontratua eten nahi die ABB enpresak. Baita Kordobako (Espainia) Tentsio Altuko ataleko beste berrogei langileri ere.

466 milioi euroko zorra pilatu dute Bizkaiko 165 zordun handiek

466 milioi euroko zorra pilatu dute Bizkaiko 165 zordun handiek

Peru Azpillaga Diez

Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko ogasunek jakinarazi dutenez, 823 milioi euroren zorra pilatu dute 2018an. Zergetan eta zigorretan milioi bat eurotik gorako zorra duten zergapekoen zerrendak berritu dituzte, eta horietan ageri diren izen guztiak eman dituzte argitara. Beste urte batez jarraian, Jabyer Fernandez da zordun handien zerrendako lehenengo postuan.

Eragin nabarmena eskualdean

Eragin nabarmena eskualdean

Eider Mugartegi

Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia elkarteak eskualde horietako kooperatiben azken bi urteetako datu ekonomikoak bildu ditu, bi eskualdeetan daukaten eragin ekonomiko eta soziala neurtzeko. Kaleratu dituzten datuek argi erakusten dute Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kide eta Maier kooperatibek Lea-Artibai eta Busturialdean daukaten pisu handia; eskualde bien garapen ekonomikoaren giltzarrietako bat dira.