Ekonomia

Bakea iritsi da metalera

Bakea iritsi da metalera

Imanol Magro Eizmendi

Industrian akordioaren urtea izan da, argazki historikoa utzi duena. Bizkaiko metalgintzako 58.000 langileek —48.000 gizon eta 10.000 emakume— lan itun berria dute zortzi urte geroago. 34 bilera egin ondoren, FVEM Bizkaiko metalgintzako enpresen federazioak eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordioa adostu zuten azaroaren 27an, eta, eragile bakoitzak bere barne bozketak egin ondoren, berretsi egin zuten astebete geroago. ELA sindikatuak, berriz, ez zuen onartu.

Basoen kudeaketa, garretan

Basoen kudeaketa, garretan

Ibai Maruri Bilbao

"Krisi handia izan zen. Egun larriak izan ziren. Eta hurrengo urteak ere baldintzatu zituen: erretako baso sail itzelak bota behar izan ziren, zuraren merkatua hankaz gora jarri zuen...". Iñaki Garmendia Bizkaiko Foru Aldundiko basozain izateko oposizioak prestatzen ibili zen duela 30 urte. Bizkaiko Basozainak elkarteko kidea da. Plaza lortuta, 1990eko urte bukaeran hasi zen beharrean, Enkarterri aldean. Baina gertutik ezagutu zituen 1989ko abenduko suteak. Datorren astean beteko dira hiru hamarkada.

Elbarriek diote bizitza autonomotik independentera pasatu nahi dutela

Elbarriek diote bizitza autonomotik independentera pasatu nahi dutela

Ibai Maruri Bilbao

Bizimodu Independeterako Trantsizio Plana amaitzen ari da Fekoor, Gutxitasun Fisikoa edota Organikoa dutenen Bizkaiko Elkarteen Federazioa. Urtarrilean aurkeztuko dute, baina jada iragarria dute zein izango den plan berriaren helburua: bizitza autonomoa izatetik independentea izaterako pausoa eman. "Ez dugu soilik gizarte zerbitzuen laguntza jaso nahi. Bizi egin nahi dugu, eta geuk erabakitako moduan, geuk erabakitako pertsonekin. Ez dugu nahi inork esaterik ezinbestean egoitza batean bizi behar dugula", ohartarazi du Fekorreko zuzendari Juan Carlos Solak.

Uribe Kostako bendeja, auzitan

Uribe Kostako bendeja, auzitan

Peru Azpillaga Diez Uzta sasoi emankorrenean, abuztu eta irail inguruan batik bat, ekoizleak soberako ortuariak hartu eta herrietara jaisten dira salmenta egitera. Azken hamarkadetan desagertzen joan den praktika bada ere, urteko sasoi horretan ekoizle txiki bat herri bateko plazan edota elizako arkupean aurkitu daiteke oraindik. Produktu koloretsuenak mahai gainean jarrita, zuzenean ortutik etorritako fruitu eta...

Aralucen, ez atzera, ez aurrera

Aralucen, ez atzera, ez aurrera

Peru Azpillaga Diez

Itxita. Hala topatu zuten Araluceko langileek trokelgintza fabrika gaueko txandara sartzera zihoazenean; joan den astean izan zen hori. Harridura eta urduritasuna. Mondragon Korporazioko Batz kooperatibak urrian jakinarazi zien langileei fabrika ixtera zihoala, jada ez zelako gai merkatuaren eskariari erantzuteko. Geroztik, martxan zegoen langileen eta enpresaren etorkizuna erabakitzeko prozesua: mobilizazioak, proposamenak, ezezko erantzunak...

Hari batetik zintzilik dagoen ofizioa

Hari batetik zintzilik dagoen ofizioa

Lore Bengoetxea

Ezagutu izan dituzte Ondarroan baxurako hirurogei txalupatik gora zeuden garaiak; lau bat kuadrillatan, dozena saregile inguru batzen zirenekoak txalupek apurtutako traina konpontzeko. Garai haiek, baina, joan dira. Emakume mordo hartatik bost traina konpontzaile baino ez dira geratzen; denak kuadrilla bakarrean. Eta haiekin batera desagertuko da ofizioa Ondarroan, lekukoa hartuko duenik ez dagoelako.

Aurrekonturik handienak

Aurrekonturik handienak

Ibai Maruri Bilbao

"Lasaitasun mezu bat" zabalduz aurkeztu du Unai Rementeria ahaldun nagusiak Bizkaiko Foru Aldundiaren datorren urterako aurrekontu proiektua: Bizkaia "ondo" dagoela esan du, herrialdeak "aurrera egiten" dabilela. "Ez da mezu baikorra; mezu errealista da. Lasai, zuhur eta adi dagoen Bizkaia eta aldundia islatzen dituen aurrekontua da. Adi egon behar dugu, badakizue-eta gauzak aldatzen direla askotan. Makroekonomian ziurgabetasuna etor daiteke. Eta sektore batzuetan ere gerta daiteke; adibidez, autogintza arloan. Baina gure ekonomia oraintxe bertan ondo dago, lasai dago".

Babes zabala kiroldegietako grebari

Babes zabala kiroldegietako grebari

Natalia Salazar Orbe
Bizkaiko kiroldegietako langileek astelehenean abiatu zuten bi asterako deitu duten greba. Lokal eta kirol zelaietako 2.000 langile inguru daude deituta mobilizazioetara. Sindikatuen arabera, erantzun zabala izaten ari da deialdia.

Arretaren oinarriak ezbaian

Arretaren oinarriak ezbaian

Ibai Maruri Bilbao

"Udan onartu zuten, dekretu bidez, Legebiltzarretik pasatu gabe. Ez du legebiltzarkideen gehiengoaren babesa. Uste dugu gizarte eragileen ahotsa entzun behar izan dela; baina ez dute ez langileen ez erabiltzaileen senideen iritzia kontuan hartu. Uste dugu dekretua enpresen mesedetan egin dela. Mantentzen da egoiliarrekiko gaur egungo tratu txar instituzionala". Bizkaiko zahar etxeetako egoiliarren familien elkartea da Babestu. Hango kide Xabi Monrealek ez du zalantzarik: joan den uztailean Eusko Jaurlaritzak zahar etxeetako zerbitzua arautzeko onartu zuen dekretua ez da balekoa. Eta ohartarazi du kalera irteteko prest daudela, hura aldatzeko eskatzera.