Ekonomia

Gasolinoa bere bakardadean

Gasolinoa bere bakardadean

Ibai Maruri Bilbao
Egunak argitu orduko hasten dira beharrean, Bilboko itsasadarrak banatzen dituen bi ertzak lotu guran: Erandiotik Barakaldora, eta buelta; Portugaletetik Areetara, eta buelta. Etengabean ibiltzen dira txalupa motordun txikiak eskumako eta ezkerreko ibarren arteko distantzia desagerrarazi guran. Baina gasolino izenez ezagun diren txalupa horien etorkizuna kolokan dago.

Elkarlan eskean krisiari aurre egiteko

Elkarlan eskean krisiari aurre egiteko

Natalia Salazar Orbe

"2020rako aurreikuspen onak zeuden alor askotan: orain arteko aurrekonturik handiena genuen, hainbat proiektu genituen hasteko prest, nazioarteko ekitaldiak egin behar genituen udaren atarian...Eta COVID-19ak suntsitu egin ditu aurreikuspen on horiek guztiak". Hala mintzatu da Juan Mari Aburto (EAJ) Bilboko alkatea hiriaren egoerari buruzko udalbatzarrean.

Sader enpresa behingoz Zorrotzatik kentzeko eskatu dute bizilagunek

Sader enpresa behingoz Zorrotzatik kentzeko eskatu dute bizilagunek

Natalia Salazar Orbe

"Irailaren 8ko goiz honetan hau da Zorrotzan aurki dezakeguna. Saderren lantegiak, ohikoa denez, zerbait deskargatu du, ez dakit zer, baina ezin da arnasarik hartu". Bilboko auzoko bizilagun batek egindako bideoa zabaldu du Zorrotzako auzo elkarteak. Bertako kide Fernando Ramosek euren kezka azaldu du, inguruetako bizilagunek eztarriko mina eta azkura izaten dituztelako.

Beteta, baina arazo larririk barik

Beteta, baina arazo larririk barik

Ibai Maruri Bilbao

Lehorretik eta itsasotik herria zarratuta ospatu zuten zapatuan, Lekeition, Antzara Eguna. Edo ez zuen ospatu, zuzenago esanda, aurten ez baita San Antolin jairik izan. Koldo Goitia alkateak zoriondu egin ditu herritarrak, festen ohiko egunetan izandako jarreragatik. Eta pozik agertu da jendetza batzea eragozteko hartu diren neurri "gogorrek" lortutako emaitzarekin ere.

Sabaia bermatzeko elkarlana

Sabaia bermatzeko elkarlana

Natalia Salazar Orbe
COVID-19aren osasun krisiak ondorioak oraindik ikusteke dituen krisi ekonomiko eta sozialari zabaldu dizkio ateak. Besteak beste, oinarrizko eskubidea den etxebizitza ordaindu ezinean daude hainbat herritar.

Soilik enpresen %13k uste dute ohiko jarduera azkar berreskuratuko dutela

Soilik enpresen %13k uste dute ohiko jarduera azkar berreskuratuko dutela

Ibai Maruri Bilbao

Bizkaiko enpresak ezkor daude: oro har, iruditzen zaie kostata berreskuratuko dutela COVID-19 gaitzaren krisiak eragindako jarduera galera. Soilik %13k uste dute jarduera azkar berreskuratuko dutela; %43k epe ertainean dute itxaropena, %36k susmoa dute oso motela izango dela, eta %7k ez dute uste lehengora itzuli ahal izango denik. Bizkaiko Foru Aldundiak egindako inkesta baten emaitzak dira horiek. Herrialdeko jarduera ekonomikoari nola eragiten dion jakiteko, Beaz foru sozietatearen bitartez, lurraldeko enpresen egungo egoera neurtu du, ebaluazio galdetegi baten bidez. Industriako eta zerbitzuetako 250 enpresak hartu dute parte.

Zazpikaleetan saltoki txikietan oinarritutako ekonomia nahi dute

Zazpikaleetan saltoki txikietan oinarritutako ekonomia nahi dute

Natalia Salazar Orbe

Industrializazioaren krisiak ekonomia birpentsatu beharra ekarri zuen hainbat herri eta hiritan. Ekonomia berritu hori turismoari lotu zaio leku askotan. Hala gertatu da Bilboko Zazpikaleetan ere, SOS Alde Zaharra elkarteak salatu duenez. "Turismoa Bilbon sortzen den Barne Produktu Gordinaren %13 da. Azken urteetan izugarrizko hazkundea izan du, eta politika ekonomiko batzuk egin dira turismoaren hazkunde hori bultzatzeko. Izan makroekitaldien bidez, izan hiriaren birformulazio urbanistikoa bultzatuz zein bestelako neurrien zerrenda luze baten bitartez".

Bide berrietatik

Bide berrietatik

Ibai Maruri Bilbao

Joan den astelehenean, Bizkaiko Batzar Nagusietako Ingurumen Naturala Zaintzeko Batzordean, koronabirusaren krisiak lehen sektorean izandako ondorioak aztertzeko eskatu zion oposizioak foru gobernuari. EAJk eta PSE-EEk osatutako gehiengoak atzera bota zuen eskaera. 18,5 milioi euroren laguntzak iragarri ditu Elena Unzueta Iraunkortasuna eta Ingurumen Naturala Zaintzeko diputatuak. Martxoan Eusko Jaurlaritzarekin, beste bi diputazioekin eta Hazi fundazioarekin soberakinak merkaturatzeko programa bat abiatu zutela ere gogoratu zuen. Baina nekazariek eurek ere asmatu dute euren kasa zelan jarraitu erosleei produktuak eskaintzen.

Autobide elektrikoaren obrak etetea lortu du Arrankudiaga-Zollok

Autobide elektrikoaren obrak etetea lortu du Arrankudiaga-Zollok

June Prieto

Red Electrica Española enpresa (REE) Gueñes-Itsaso autobide elektrikoa eraikitzen dabil: Bizkaiko hemezortzi herritatik eta Gipuzkoako zortzitatik igaroko da. Aurten hasi dira obrak egiten, eta jada autobidearen zati handi bat egina dute; hala ere, tokiko legeak urratzea egotzi die Arrankudiaga-Zolloko Udalak. "Guri Arrankudiaga-Zollon oso neurri txikian eragiten digu, eta Zolloko lur publiko batzuen 200 metro inguru erabili nahi ditu enpresak. Baina, hain zuzen, toki hori babes bereziko gunea da, eta hegaztiak babesten dituen foru arau batek babestuta dago", azaldu du Txutxi Ariznabarreta alkateak.