• Bilbon dauden udal etxebizitzak. Bilbok 3.975 udal etxebizitza ditu. Euskal Herrian biztanleko udal etxebizitza gehien duen hiria da. 9.150 pertsona bizi dira etxebizitzotan.
Mugikortasun Segururako Planeko ekintzak.
Bilboko Udala, 2007an onartutako planean, 41 jarduera gauzatzen ari da 2013ra bitartean, hala nola kaleak berriro margotu, espaloien maila jaitsi, radarrak ipini, bidearteak eraiki eta zebrabideetako semaforoak hobetu.
Aste Santuan ez da bide itzulgarririk egongo A-8an
Eusko Jaurlaritzak eta Kantabriako Gobernuak (Espainia) adostu dute A-8an bide itzulgarririk ez jartzea Aste Santuan, Bilboko hegoaldeko saihesbideak egun horietako zirkulazioan duen eragina aztertu arte; egoera ekonomikoak autoen erabiltzaileen ohitu...
26.500
• Bizkaian zer janik ez duten herritarrak. Bizkaiko Elikagai Bankuaren arabera, herrialdean 26.500 herritar daude zer janik gabe. 2011n 3.060.000 tona elikagai banandu zituzten, aurreko urtean baino %21 gehiago. Krisia dela eta, hartzaileen kopurua handitu da, eta eskatzaileen soslaia ere aldatu egin da.