Aste Santuan ez da bide itzulgarririk egongo A-8an

Eusko Jaurlaritzak eta Kantabriako Gobernuak (Espainia) adostu dute A-8an bide itzulgarririk ez jartzea Aste Santuan, Bilboko hegoaldeko saihesbideak egun horietako zirkulazioan duen eragina aztertu arte; egoera ekonomikoak autoen erabiltzaileen ohituretan izan dezakeen eragina ere neurtuko dute. Egitasmoa “konplexua” dela eta, Jaurlaritzak beharrezkotzat jo du aldagai horiek guztiak kontuan hartzea etorkizunean, baina argitu du geldialdiak ez duela esan nahi bide itzulgarriaren proiektua bertan behera utziko dutenik. Era berean, iaz martxan jarri zutenean jasotako kritiken harira, Jaurlaritzak adierazi du “erakunde guztien adostasunarekin” garatu behar dela egitasmoa.