1.747

Gutxieneko errenta jasotzeko baldintza bakoak. Aldundiak emandako datuen arabera, iaz 36.887 bizkaitarrek jaso zuten diru sarrerak bermatzeko errenta. Horietatik 1.747k aurten ez dituzte betetzen baldintzak.

Aterpeetako baldintzak duintzeko eskatu dute

Duintasuna eta intimitatea bermatzen duten aterpeak eskatu ditu BesteBik: pertsona batentzako edo birentzako logelak dituzten egoitzak, hain zuzen. Era horretako aterpeek erabiltzaileei segurtasun handiagoa ematen dietela diote. Askok jende ugari dago...

Murrizketak mankomunitatean

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak 2012. urteko aurrekontuak onartu zituen otsailean, EAJ, PP eta Plentziako Independienteen ordezkarien aldeko botoekin. Mankomunitateak hiru milioi euroko aurrekontuak onartu zituen; hots, 2011. urtean baino %14 g...

ORAIN ARTEKO ZERBITZUARI EUSTEKO

BBK-k Bizkaiko hainbat herri txikitan orain arte eskaintzen zituen zerbitzuak kendu edo gutxitzeko erabakia hartu du, dirua aurrezteko. Zerbitzu horien bila herri handiagoetara joan beharrak euren herritarrei —batez ere adinekoei— eragingo dien kalteaz jakitun, hainbat alkate kexatu egin dira. Hala, Lanestosako, Busturiko, Eako, Elantxobeko, Atxondoko eta Aulestiko alkateak Bilbon izan ziren eguaztenean. BBKren egoitza nagusian, zerbitzu horiei eusteko eskaera aurkeztu zuten.