LARRIALDI TOXIKOA, KONTROLPEAN

Asteartean, 10:00ak igarota, kutsatutako bidoi batzuk agertu ziren Areatza hondartzan. Osasunerako oso arriskutsua den likido sukoi toxiko bat zeramaten. Bandera gorria altxatu, eta 50 metroko segurtasun hesia jarri zuten bidoien inguruan. Aztertu eta uretatik atera zituzten. Inguruan zebiltzan bat baino gehiago izuarazteko modukoa izan arren, administrazio bateko eta besteko 70 pertsona mugiarazi zituen larrialdi simulazio bat besterik ez zen izan.